Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Laguntza obran bertan

Hortxe gaudela jakiteak ematen duen lasaitasuna
Hortxe gaudela jakiteak ematen duen lasaitasuna

Gomendioak eta trebakuntza ematen dizkizugu

Gure enkofratuei eta aldamioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko

Etengabe aholkatzen obran bertan, irtenbidea egoki aplikatzeko eta gure enkofratuei eta aldamioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Zure lantaldea trebatzen dugu, gure sistemak ezagutu ditzaten eta gure sistemak muntatzen eta seguru eta efizientziaz erabiltzen jakin dezaten. Era berean, gure sistemen mantentze lanen eta garbiketa egokiaren gaineko informazioa ematen dugu.

Adituen ekipoa

Zurekin batera ekipoa osatzen dugu proiektuaren hasieratik bertatik

Aplikazioko ingeniariak, obrako ikuskatzaileak eta laguntza komertzialeko pertsonak ondoan dituzu zuri laguntzeko, eta egunerokoa koordinatzeko eta kudeatzeko.

Horniketan egon daitezkeen aldaketei irtenbidea emateaz arduratzen gara, bai eta proiektua gauzatzen den bitartean dauden eskakizun berriei gestionatzeaz ere.

Material horniketen jarraipen zehatza egiten dugu: erabiltzen ari den material kopuruaren kontrola, entregetako aldaketak eta material gehikuntzak.

Obran geldi dagoen materiala ahalik eta gutxien izateko, material mugimenduari buruzko gomendioak ematen dizkizugu eta materiala bueltatzeko prozesuak antolatzen laguntzen dizugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arazoak konpontzen ditugu

Horretarako gaude

Planifikazioak egokitzapen txikiak eduki ditzake obra gauzatzen den bitartean. Gorabehera bakoitza argitzen eta kudeatzen dugu, zurekin zuzenean harremanetan egonda.

Mundu osoan ematen dugu zerbitzua. Kontsultatu zure herrialdean ditugun zerbitzuak.