Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ondare jasangarria

Matrize kooperatiboko enpresa gisa, ULMA Construction denboran iraungo duen proiektu bat sortzeko jaio zen eta helburu horrekin garatzen da, gure interes taldeentzat balioa sortzen duen ondare jasangarri bat eraikitzeko. Jasangarriarekin lotura duten sustraietatik abiatzen gara: gure negozio eredua ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritzen da hasieratik, eta gure produktuen bizitza baliagarria luzatzearen alde egiten dugu, kalitate estandarrik gorenak bermatuta, aldi berean lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztuta.

Gure Jasangarritasuneko Esparru Politikak konpromiso hori jasotzen du, eta gauden lekuetan enpresa ingurunearen eraldaketa jasangarrian laguntzen dugula ziurtatzeko erakunde gisa jarraitu beharreko printzipioak definitzen ditu.

Gure Jasangarritasun Estrategiak jasangarritasunaren hiru esparruetan (ingurumena, gizartea eta gobernantza) aurrera egiten jarraitzeko ezarri ditugun ekintza ardatz eta helburu nagusiak ezartzen ditu.

+ % 95

Hondakin balorizatuak

(fabrikazioan eta biltegi arautzaile nagusian sortutakoak)

+ % 98

Alokatutako produktuen berrerabilpen tasa

% 2,8

I+G+B gastua / fakturazioa

266.787 kwh

Gure sistema fotovoltaikoarekin gure instalazioetan sortutakoak

% 65,2

150 km baino gutxiagora dauden hornitzaileek hornitu dituzten fabrikako lehengaiak

% 18,8

Lidergo postuetan dauden emakumeak

2.298

Plantillan dauden pertsonak

% 10

Hezkuntza eta sustapen kooperatiboko funtsera bideratutako matrizeko emaitza gordinak


2023. urteko datuak

 

Ingurumen jasangarritasuna

1 - Produktu jasangarriaren estrategia: ekonomia zirkularra

Diseinu jasangarria: gure produktuak eta prozesuak hasieratik jasangarriak izan daitezen diseinatzen ditugu, ingurumen kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria izanda.

Jasangarritasuna bizi zikloan: gure produktuak beren bizi ziklo osoan jasangarriak izatea bilatzen dugu. Horretarako, gure produktuen bizi zikloaren analisia egiten dugu eta haien bizitza baliagarria luzatzeko, produktuak arintzeko, eta produktuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko lan egiten dugu eta berritzen dugu.

  • Soluzio sendoak eta iraunkorrak: gure produktuen bizitza erabilgarria luzatzen dugu eta haien erabilera intentsitatea handitzen dugu prozesu logistikoen, garbiketaren, konponketaren eta birmanufakturaren bidez.
  • “Zero hondakina”: gure instalazioetan sortutako hondakina ahalik eta gehien murrizteko lan egiten dugu, eta “Zero Hondakina” ziurtagiriaren bidez ziurtatzen dugu Fabrikan eta gure biltegi arautzaile nagusian sortutako hondakinetatik gutxienez %90 balorizatzen dugula.

Jasangarritasuna gure hornidura katean:

  • Gure hornitzaile gehienak bertakoak dira.
  • Egur jasangarria: egurrezko taula eta habeen zaintza kateko ziurtagiriak ditugu: FSC eta PEFC.
  • Karbonoa Mugan Doitzeko Mekanismora egokitzen gara, berotegi efektuko gasen emisio inplizituen berri emanez.

Gure bezeroak jasangarriagoak izan daitezen laguntzea: gure soluzioen bidez gure bezeroek ingurumen jasangarritasunaren arloan dituzten beharretara egokitzen gara, eta arlo horretako hainbat eskakizuni erantzuten laguntzen diegu:

  • ULMAren soluzioak Green Building Councileko Eraikuntza Materialen Plataforman sartu ditugu, gure bezeroei beren proiektuetan Eraikuntza Jasangarriaren Ziurtagiriak lortzen laguntzeko, esaterako, BREEAM eta LEED ziurtagiriak.
  • Gure bezeroen proiektuetan baliabideak optimizatzea bilatzen dugu BIM modelaketarekin (Eraikinen Informazioaren Modelaketa).
  • Erosketa Publiko Berdearen eskakizunak eta beste lege betekizun batzuk betetzen laguntzen dugu.

2 - Deskarbonizazio estrategia: 2050ean neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartzen dugu

Karbono aztarnaren kalkulua: klima helburuetan eraginkortasunez lagundu ahal izateko, nondik abiatzen garen jakin behar dugu.

Horregatik, 1, 2 eta 3 irismeneko karbono aztarnaren kalkulua egin dugu Espainian dauden gure instalazio guztietarako, eta 1 eta 2 irismenekoarena munduko gainerako herrialdeetan daudenetarako. ISO 14064-3 arauaren arabera ziurtatu dugu Espainian dugun karbono aztarnaren kalkulua, eta gainerako herrialdeetan 3 irismeneko aztarna kalkulatzeko prozesuari ekin diogu.

Emisioak murrizteko proiektuak: gure jardueraren ondoriozko emisioak murriztea bilatzen dugu, hainbat proiektu eta ekintzaren bidez, esaterako hauek:

  • Argiztapen sistemak aldatzea eta LED argiak jartzea, kontsumo elektrikoa murrizteko
  • Errekuntza prozesuen ordez elektrizitatea erabiltzea
  • Sistema fotovoltaikoak instalatzea, energia berriztagarria sortzen laguntzeko
  • Prozesu industrialetako hondar energia aprobetxatzeko sistemak instalatzea
  • Errekuntzako ibilgailuen ordez elektrikoak edo hibridoak erabiltzea
  • Jatorri berriztagarriko energia erostea

Jasangarritasun soziala

A. Talentuaren garapena: gure proiektu sozioenpresariala indartzeko lan egiten dugu, garapena eta talentua sustatzen duten lan ingurune erakargarriak sortzeko, hau da, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako urteko prestakuntza plana izateko eta barne talentuaren garapenaren aldeko apustua egiteko.

B. Kontziliazioa: lana malgutzeko neurriak eta onura sozialak praktikan jartzen ditugu bizitza pertsonala eta lana uztartzeko.

C. Lan ingurune seguru eta osasungarriak: ULMA Eraikuntzako lantaldea osatzen dugun pertsona guztien osasuna eta segurtasuna ziurtatzen dugu, arrisku potentzialak identifikatuz eta lan arriskuen prebentziorako prozesu zorrotzenak praktikan jarriz. ISO 45001 ziurtagiria dugu.

D. Talde anitza eta inklusiboa: aniztasuna sustatzen dugu gure taldean, eta pertsona guztientzat tratu eta aukera berdintasuna ziurtatzen dugu gure plan eta politiken bidez:

E. Bezeroak: hurbilak gara, soluzio seguruak eta kalitatezkoak ziurtatzeko, eta ISO 9001 ziurtagiria dugu.

F. Ingurunearen eraldaketa soziala: tokiko garapenean laguntzen dugu, gure Hezkuntza eta Sustapen Kooperatiboko Funtsaren eta ULMA taldearen Fundazioaren bidez.

G. Aliantzak: jasangarritasun korporatiboa sustatzeko ekimen globaletan parte hartzen dugu, hala nola Nazio Batuen Mundu Itunean.

Gobernantza jasangarria

A. Gardentasuna eta kontuak ematea: Jasangarritasunari buruzko Informazioaren Europako Arau berrietara egokitzeko lanean ari gara, gardentasunaren alde egiten jarraitzeko.

B. Estandar etiko gorenekin bat datorren portaera:

  • Compliance sistema: compliance sistema bat dugu, aldizka arriskuak identifikatu eta legaltasuna betetzen dugula bermatzeko.
  • Kode etikoa: gure kode etikoak ULMA Eraikuntzako pertsona guztien portaera arautzen du, eta enpresa etikako estandar gorenek gidatuta jokatzen dutela ziurtatzen du.
  • Informaziorako Barne Kanala: Informaziorako Barne Kanal bat dugu, informatzailea babesteko berme guztiekin.

C. Jasangarritasuna hornidura katean: gure hornidura katean jasangarritasunaren arloko printzipioak eta jardunbide onak transmititzeko eta ziurtatzeko lan egiten dugu. Horretarako, hornitzaileentzako Etika eta Jokabide Kode bat dugu.

PEFC
FSC
BREEAM
LEED
Pacto Mundial
Huella carbono
Residuo Cero
ISO 14001
ISO 14001
ISO 14001