Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

WaltherPark, funtzio anitzeko eraikina, Bolzanoko erdigune historikoan

2023/05/24
WaltherPark Bolzanon, Italian, hiriaren erdigunean dagoen auzo baten hiri birkalifikaziorako egindako proiektu bat da. Auzoa, zehazki, Bolzanoko tren geltokitik Bolzanoko Katedralaren ondoan dagoen eta hiriko plaza nagusia den Walther plazara bitartean dago, eta proiektuaren asmoa da auzoa berregituratzea eta balioan jartzea.

Proiektuak, 16.000 m² inguruko azalera hartzen duenak, aurreikusten du funtzio anitzeko eraikin berri bat egitea Bolzano hiri alpetarraren erdigune historikoan, WaltherPark turismorako gune interesgarria eta erakargarria izan dadin laguntzeko.

Erabilera mistoko eraikin multzoa da, eta merkataritza gune bat, aparkalekuak, bulegoak, jatetxeak, etxebizitzak eta kalitatezko hotel bat izango ditu, baita berdegune zabalak ere.

Proiektu honetarako, ULMAk produktu gama zabala jarri du: ORMA enkofratze modularreko sistema hormak eta zutabeak eraikitzeko erabili da, eta CLR zutabe zirkularrak enkofratzeko sistema zutabeak egiteko. 

CC-4 sistema izan da lauzak egiteko produktu egokiena. Eskora sistemekin, ALUPROP puntalekin eta T-60 zinbria markodunarekin batera erabili da, eta horrek ahalbidetu du obraren desnibeletara egokitzea, 10 metrora arteko altuera duten lauzetara iristeko aukera emanda, bai eta leku zailetara erabateko segurtasunez iristea ere.

Gainera, segurtasun sistema gisa, ULMAk MBP segurtasun baranda saretaduna hornitu du. Erorikoetatik babesteko behin-behineko sistema da, eta malgutasun handikoa da, hormigoizko egituretan zein ULMA enkofratze sistemetan finkatu daiteke-eta.

Bezeroarekiko lankidetza etengabea izan da, obraren edozein arazo konpondu ahal izateko. Gainera, ULMAk teknologiarik onenak erabili ditu soluzioak proposatzeko. 

Obraren xehetasun gehiago izateko, ez galdu proiektuaren bideoa.