Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa

2019/10/01
Antzuolako biaduktua da Euskal Herrian, Espainian, abiadura handiko igarobidea osatzen duten egitura ugarietako bat. Lurraren orografiak eta gauzatze epe estuek konplexu egin dute proiektua, eta konplexutasun hori dela-eta produktu teknologia eta erantzuteko eta materiala hornitzeko ahalmena bat etorri behar izan dira bezeroaren eskakizunekin.

Ertz aldakorra duen 495 metroko taula gauzatzeko autozinbria erabili ezin izan denez, ingeniaritzako lantaldeak proposatu zuen zinbria portikoduneko sistema bat erabiltzea, H-33 zertxekin, karga handiko T-500 dorreekin eta EMKOFORM H-120 formako enkofratuarekin. Produktu horiek errendimendu ezin hobeak eman dituzte (eskatutakoak) 30 metro baino gehiagoko altueran karga handiei eustean eta 70 m-ko argi maximoekin bermeen artean.  

Soluzioen diseinuan kontuan hartu da sistemak berrerabili nahi zirela zati bakoitzean, nahiz eta baoak ez ziren luzera berekoak. Horrela, posible izan da proiektu osoa material berberarekin gauzatzea, hasieratik bukaeraraino: 2.400 tona zinbria, enkofratu eta zertxa. Sistemen izaera modularrak ahalbidetu du eskatzen ziren neurri guztietara egokitzea.

Desenkofratzeko prozesua ahalik eta gehien optimizatu da, izan ere, kabestrante elektrikoen sistema bat asmatu da materiala ateratzeko.  Metodo horrek segurtasun eta arintasun handiagoa ematen du maniobra egiterakoan, denbora, pertsona eta ekipo osagarri gutxiago eskatzen duelako.

Pilarean alderik aldeko habeak erabili direnez T-500 dorre gutxiagoren premia egon da, pilareen alboetako guneetan horrelako dorreak erabili behar izan ez direlako.

Bezeroarekin egon den komunikazio eta lankidetza etengabeak ahalbidetu du produktu bakoitzari etekinik handiena ateratzea eta segurtasuna bermatzea. Izan ere, sistemetako bakoitzean integratuta dago.

Logistika handiko gunea denez eta orografia zaila denez, babes portiko bat muntatu da BRIO aldamioarekin. Trafiko handiko bide bat ixtea ekiditeko eta eror zitezkeen objektuetatik babesteko ez ezik, desenkofratze prozesuan horma atalei eusteko diseinatu zen portikoa.