Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMAk zerbitzu digitalen pakete berri bat kaleratu du aldamioetarako

2020/09/21
Scaffmax® aldamioen konfiguratzailea eta ULMA Studion Revit® -erako eskaintzen diren BRIO norabide anitzeko aldamioaren zein DORPA Bastidore Aldamioaren biblioteka berriak dira ULMAk erabiltzailearen esku eta klik bakarrean eskuratzeko moduan jartzen duen aldamioen eskaintza digitala.

Tresna digital hauekin, ULMAren asmoa da bezeroari bere egunerokoa erraztea, eta produktibitatea handitzen eta hobetzen laguntzea, prozesuak eta gestioak arinduta, proiektuaren hasieratik bukaeraraino. Gure BIM unibertso osoa zure eskura, gure baliabideak partekatzeko eta zure ideiei forma emateko.

Revit®-eko aldamio familiak eta COMAIN enkofratu modular arina lehendik exisititzen ziren enkofratu sistema hauei batu zaizkie: ORMA enkofratu modularra, LGW enkofratu modular arina, LGR Zutabeen enkofratua eta neurri oso handiko panelekin enkofratzeko MEGALITE eta MEGAFORM sistemak, eta CC-4 aluminiozko lauzako enkofratu modularra eta ENKOFLEX egurrezko habedun enkofratua.

Zerbitzu honetatik deskargatu ahal izango duzu, dohainik, Revit ®-erako dugun ULMA Studio add-in-a, eta ULMA familiak erabiliz zeure proiektuak diseinatu. BIMekin, agente guztiek elkarlanezko ingurune batean egin dezakete lan fitxategi beraren gainean, proiektuaren hasieratik. Informazioa beti eguneratuta dago leku berean. Produktibitatea denboran aurrezten delako, proiektuaren informazio osoa, planifikazio hobea, zauden lekuan zaudela eta proiektuaren fase guztietan.

SketchUp® Pro-rako plug-in bat da Scaffmax®, eta tresna hau ere erabiltzailearen eskura jartzen dugu, aldamioen eskaintza digitala osatzeko. Scaffmax®-ekin bezeroarentzat egokienak diren aplikazio irizpideak aukeratu daitezke, gero  BRIO eta DORPA aldamioa segundo batzuetan muntatzeko, SketchUp® Pro-n aurrez sortutako 3D egitura baten gainean. Softwareak aukera ematen du klik batzuk eginez materialen eta planoen zerrendak sortzeko, eta txertatze puntu adimendunak ere baditu zuzenketak eskuz ahal izateko.

Irudi bidez eta oinarrizko ezagutza teknikoak edukita soluziorik egokiena eta errentagarriena lortu daiteke proiektuaren hasieratik eta ULMA aldamioaren, BRIO Noranbide anitzeko aldamioaren eta DORPA bastidore aldamioaren aplikazioa bistaratu.