Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMAk Peruko Ichma Dorrearen eraikuntzan parte hartu du, eraikina modernoago, efizienteago eta iraunkorrago egiten duten soluzioekin

2016/06/21
Herrialdeko enpresa eta finantza erakunde nagusien egoitzak dauden ingurunean eraiki da dorre berri hau, LEED Green Building egiaztagiria lortzeko asmoarekin, ingurumenarekin eta baliabideen erabilera efizientearekin duen konpromisoagatik.2. solairutik 13.era, solairuek launa bulego izango dituzte, eta 14.etik 20.era, bina.

Eraikinak 30 m ditu lurzoru mailatik behera, sotoko 11 mailarekin eta 317 aparkalekurekin. Lurzoru mailatik gora, berriz, 69 m-ko altuera du, 20 solairutan banatuta. Egitura mailakatua du eta 3,36 m-ko altuera solairuen artean, eta fatxada errezel-horma kristaldun bat da.

ULMAk enkofratu soluzio integralak eta ingeniaritzako laguntza eman du, eta proiektuaren etengabeko ikuskapen lanak egin ditu, bezeroaren eskarien arabera.

Dorrean A+ erako bulegoak egongo dira; hori dela eta, beharrezkoa zen ageriko  lauzazko akabera bat lortzea 854 m2-ko azalera zabaletan. Lehengo aldia da herrialdean CC-4 aluminiozko enkofratu modularra erabili dela, zeinarekin ageriko hormigoizko eskakizun arkitektonikoak eskaini baitaitezke.CC-4 sistema, pieza arinekoa ez ezik, berreskuragarria da.Hala materiala optimizatu da, izan ere, 5 egunera enkofratu bera erabili da goiko solairuetan.

Sistema oso errentagarria da. Habeak eta panelak lurretik muntatzen dira eta horrek bermatzen du lana ingurune seguruan egitea eta enkofratu solairutik erortzeko posibilitate bat ere ez izatea.Gainera, eskora gutxiago behar dira m2 bakoitzeko, eta horrek egiten du muntaketarako leku gehiago izatea eta lan gunean ibiltzea errazago izatea.

11. sototik azken solairuraino diseinu bera duen gune nagusi bat izanik, ULMAk bere ATR enkofratu autoigokaria planteatu du lana blokean egiteko.

ATR enkofratua eta NEVI enkofratu modularra konbinatuz, eraikinaren  14,05 x 8,20 m-ko gunea eginda garabirik erabili beharrik gabe, sistema  etengabe egiturari lotuta baitago. Geruza artean multzo handiak aldi berean jasotzen uzten duten soluzio mekanikoak eta hidraulikoak ditu.Gainera, MK sistemaren elementu estandarrez osatuta dagoenez, edozein geometriara egokitu daiteke eta edozein proiektu garatzea errazten du.Lan prozesuetako bizkortasunak eta sistemaren egiturak berak  4 eguneko hormigoitze zikloak egitea ahalbidetu dute.

Laneko gune osoa plataformez estalita egon da bere maila guztietan, eta horrela gunea segurua izatea eta “erabat” isolatuta egotea bermatu da lanen gauzatze fase guztietan.