ULMA soluzioak Iberiar Penintsulako tunelik zabalenean
A-4 autobidea zabaltzeko obren lehen fasearen barruan, proiektu honek 367 m-ko luzera duen beste galeria bat eraikitzea aurreikusten du, bai eta jada dauden galeriak birgaitzea eta hobetzea ere. Tunel berriak 4 bide izango ditu trafikorako eta egungo tunelaren iparraldean kokatuta egongo da. Trafikoa Amarante-Oporto noranzkoan ibiliko da, eta bestea, berriz, kontrako noranzkoko trafikorako izango da. Helburua da Oportoko sarrera eta irteerako trafikoa nabarmen hobetzea.
Azpiegitura honen konplexutasunetako bat izan da bere kokapena, hiri gunean baitago. Hiriko tunelak dira eta arrisku geotekniko handiak, estaldura txikiak eta oso meteorizatutako granitozko mendigune guneak dituzte.
Hiru orga, neurrira eginiko soluziorako
ULMAko talde teknikoak soluzio integral bat garatu du bezeroarekin batera, hiru egitura diseinatuz lan guztiak optimizatzeko. Lehenengo, BRIO-MK aldamioko orga bat, tunel osoa inpermeabilizatzeko. Antzeko bigarren orga bat burdineria lanetarako. Kasu bietan ULMAren bi sistemarik moldakorrenak konbinatu dira, orga optimizatuak lortzeko eta proiektuaren eskakizunetara egokituak, egitura gaindimentsionatu beharrik gabe.
Eta bukatzeko, MK enkofratze orga sistema bat tunelean hormigoia bota ahal izateko. Orga berarekin tunel bereko geometria bat baino gehiago egin daitezke; horregatik erabili da kasu honetan, tunelak hondo desberdineko lau sekzio mota dituelako. Gainera, irtenbide honek ibilgailuak pasatuko direla aurreikusi du, honelako proiektuetan beharrezkoa dem moduan.
MK orga soluzio malgua eta goi errendimendukoa da. Sostengu ahalmen handiarekin diseinatuta dago, eta horrek ez dio eragingo sekzio desberdinetara egokitzeko ahalmenari.
Orgak multzo hidrauliko bat dauka, enkofratze eta desenkofratze lanak eta sistema jaistea, berdintzea eta aurreratzea errazteko.
12,1 metro luze, 10 m garai eta 19,2 metro zabal den MK enkofratze orga bakarra dauka, eta orga horrekin 3 hilabete behar izan dira tunela osorik egiteko, muntaketa eta desmuntaketa faseak ere tartean sartuta.
Lan erritmoek bezeroaren itxaropenak gainditu dituzte. Lan zikloa egun bat eta erdikoa izan da gutxi gorabehera, hormigoia botatzeko 10-11 ordu inguru erabilita eta desplazamenduan eta prest jartzean 3 ordu. Horrela asteko 4 ziklo lortu dira.
Proiektua zifratan
Tunelaren luzera | 366,9 m |
Luzetarako malda | %0,9876 |
Erradioa plantan | 1078,67 m |
Enkofratuaren luzera | 12,125 m |
Lodiera | 500-1150 mm |
Zabalera | 19,2 m |
Garaiera | 10 m |
Enkofratuaren perimetroa | 32 m |
Enkofratu m² kopurua | 388 m² |
Hormigoiz estalitako bolumena/sekzioa | 230-250 m³ |