Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMA soluzio malguak Dubai City Walk proiektuan

2016/11/17
ULMAk soluzio azkarrak, errazak eta, batez ere, malguak eskaini ditu proiektu batean, lodiera ugariko eta altuera askotariko lauzak eskainiz.

Dubaiko hiria etengabe hazten ari da eta munduan erreferente bihurtzen diren konplexu arkitektonikoak sortzen ere etengabe ari da.Dubai City Walk da konplexu horietako bat. 

Eraikinak 13.000 mditu, eta 52 saltoki eta jatetxe hartzen ditu bere barruan, bertakoei eta turistei zerbitzua emateko. Gainera, gune handi bat du kanpoaldean, eta handik inguruez gozatu daiteke eta BurjKhalifa ikusi, munduko etxe orratzik handiena baita.  

ULMAk soluzio malgua eta planta bakoitzera moldatu daitekeena eskaini da, izan ere, proiektu honetan lodiera ugari daude eta askotariko altuerak dituzten lauzak proiektatu dira. Lauza aurrefabrikatuak ere erabili dira, in situ hormigoiztatutakoekin konbinatuta.

Funtsean, bi sistema hauek batera erabiltzea izan da soluzioa: ENKOFLEX lauzen enkofratua eta T-60 zinbria markoduna.

ENKOFLEXekin malgutasun handia lortu da eta hainbat enkofratze soluzio konfiguratu dira. Lauzen geometria eta lodiera  bakoitzeko soluzio bat. Hala, enkofratua optimizatzea lortu da.

Txarrantxa metalikoak ere erabili dira lodiera handiko lauzak eskoratzeko eta euskarrien artean tarte handia uztea eskatzen duten aurrefabrikatutako lauzei eusteko.

T-60 zinbriarako 18.000 marko hornitu dira, izan ere, marko gama zabala du, eta karga handiei eusteko ahalmena eta torlojuen eta altuera txikiagoko markoen bitartez doitzeko ahalmen bikaina. Sistema horrekin azkar, seguru eta eraginkortasunez konpondu ahal izan dira eraikinaren solairuetan agertu diren altueren kasuistika desberdinei.