Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMA soluzio integrala Jaworzno III Zentral Elektrikoa zabaltzeko lanetan

2017/06/22
Poloniako Jaworzno III Zentral Elektrikoaren energia sorkuntzarako unitate berriak 910 MW-ko potentzia ahalmena edukiko du. Proiektu honetan ULMAk soluzio integrala eskaini du: ingeniaritzako soluzioak, aldamio eta enkofratuen hornidura, makina gelako eta instalazio elektrikoen eta osagarrien nabeko lanak gainbegiratzeko zerbitzua.

 Makinen gela

Zentralaren obrarik zorrotzenetakoa. Lur azpiko zatiak 104 x 51 neurriko kutxa forma du oinplanoan eta ia 7 m garai da. Hormak, 6,60 m garai eta 50 cm lodi baitira, eta barruko zutabeak ORMA sistema modularrarekin enkofratu dira, gehienez ere hormigoiaren 80 kN/m2-ko presioak jasateko diseinatuta daude eta. Era berean, barruko zutabeak hormigoiz betetzeko zutabeetarako  ORMA panelak erabili dira,  zehazki  132 cm-ko zabalera duten panelak , eta horiei esker  120 x 120 cm-ko sekzioak egin ahal izan dira, aparteko barrarik edo zurruntzailerik erabili beharrik gabe. Lauzarako, 30 eta 40 cm artekoa baita, ENKOFLEX habe sistema erabili da, T-60 zinbriarekin eskoratuta.

Lehenengo lauza sestra gaineko 15 m-ko altueran dago, eta bere lodiera 2,38 eta 3,90 m artekoa da. Eskoran, bi mailako egitura bat erabili da, MK eta T-60 zinbriekin. Lehen maila MK-360 zinbriez osatuta dago, 7,5 m baino gehiagoko altuerekin, eta 1,5 x 2,0 m-tik 4,0 x 2,5 m-ra arteko sekzioekin oinplanoan. Egituren zati bat habe metalikoen gainean kokatu da, kargen banaketa uniformea ziurtatzeko. Bigarren mailan eta HEB 320 eta HEB 200 bilbadura bikoitzeko habeen gainean, 3 metroko altuera duten T-60 dorreak ezarri dira.

 Instalazio elektrikoen eta osagarrien eraikina

Eraikinak 7 solairu ditu, eta 13,3 x 81,75 m-ko oinplano ia laukizuzena eta 30etik 46ra bitarteko altuera aldakorra.

Hormak egiteko  BMK goratze kontsolak erabili dira, ORMA enkofratu modularrarekin konbinatuta. Jarduketarako beharrezkoa izan da 33 kontsola sorta hornitzea, beheko plataformekin konoak berreskuratzeko. Burdineria lanetarako aldamioak BMK kontsoletan ainguratu dira, langileen segurtasuna bermatzeko.

Eraikinaren lauzen eta habeen enkofratua MK eta ENKOFLEX Mahaiekin egin da. MK Mahaiek, MK txarrantxak dituztenez, eskorak tolesten eta blokeatzen uzten dute, kasu honetan ALUPROP eskorena. Hala, bere geometria aldatuta, mahaiak errazago eta azkarrago garraiatzen ziren maila batetik bestera. 9,5 m arteko lauzetarako T-60 zinbriak erabili dira.

ULMAk soluzio integralak jarri ditu segurtasunaren alorrean. Hormarako hornitu diren enkofratuek segurtasun plataformak zituzten alde bietan, bi soluziorekin: Estandarra, plataforma metalikoetan oinarrituta eta kontsolen gainean aurrez muntatuta, edo SBU hormarako segurtasun plataforma berriarekin. Sistema honekin lan plataformak eratu daitezke BRIO aldamio egiaztatuaren elementuekin. Elementu modularrak dituenez, hainbat geometriatara moldatu daiteke, betiere lana eta langileentzako irispideak enkofratuen muntaketan erabat segurua bada. 

Zutabeen enkofratura iristeko modua segura izatea bermatzeko, plataforma unibertsala hornitu da, 52 cm-zabal baita. Lehen zatia mugikorra da, beraz, egoki doitu daiteke egindako egitura bakoitzaren altuerara.