ULMA soluzio berritzaileak Italiako Galeazzi Ospitalearen eraikuntzan
Binini Partners estudioak diseinatutako eraikinak 200 milioi euroko inbertsioa suposatu du. Punta-puntako osasun-zentro honetan gauzatuko dira arreta, ikerketa eta hezkuntza. Hala, egunean 9.000 pertsona inguru hartzeko gai izango da, pazienteak, langileak, erabiltzaileak eta ikasleak barne.
Milango metropoli-eremuan kokatzen da 150.000 m²-ko eraikin berria, zeina 16 solairutan banatuko den. Haren eraikuntzan, garrantzia izan du iraunkortasunak eta ingurumen-inpaktuak; garrantzi berezia izan du material eko-bateragarriak eta energia berriztagarriak erabiltzeak, eta gehienezko konpromisoa hartu du isuriak murriztearekin.
Hirirako proiektu garrantzitsu honetan, ULMAk produktu berritzaileak erabiltzeaz gain, agerian utzi du bezeroarekin etengabe lankidetzan aritzeak eta obran etengabe laguntzeak beti errazten duela exekuzio-erritmoak markatzen dituen kronograma zorrotza betetzea.
ULMAk proposatutako konponbideak lan-ziklo azkarrak eta errendimendu handiak ahalbidetzen ditu, eta, aldi berean, hormigoiaren akaberan kalitate-maila handiak bermatu. Lauzak eraikitzeko, aurrez muntatutako VR Mahaia erabili da; horri esker, hormigoiztatze-azalera handiak enkofratu daitezke, exekuzio-aldi oso estuetan. Moduluak desmuntatu gabe hurrengo postura mugitzeko aukera dagoenez, denbora asko aurreztu da; izan ere, horizontalean lekualda daiteke VR orga erabilita eta bertikalean garabiarekin. 6.000 m² inguruko ekipoarekin bermatzen da hiru astean behin solairu bateko zikloa.
Eskailera zuloak egiteko, ORMA Enkofratu modularraren 7.000 m² baino gehiago erabili dira, ATR sistema autoigokariarekin konbinatuta. Multzo hidraulikoak erabili direnez, egitura osoa aldi berean igo da, garabiaren beharrik gabe, eta, horrela, obrako beste lan batzuetarako liberatu dira garabiak, eraginkortasuna areagotuz.
Lan guztietan bezala, segurtasuna lehentasuna izan da obra honetan ere. ULMAk babes-sistema ugari ditu eta horietako batzuk erabili dira proiektu honetan: MBP eta SARE. Babes-ekipamendu horiek aplikatuta, eraikinean aldamio perimetralak muntatzea saihestu da.