ULMAren eta TECNUN Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetza
Duela 5 urtetik hona, ULMAren aplikazioetako eta arlo teknikoak ezinbesteko hitzordua dute Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako TECNUN Ingeniaritza Industrialeko Masterreko ikasleekin, eta ikasturte bakoitzean erronka berri bat proposatzen dute kasu praktiko desberdinen inguruan, adibidez, ULMAren enkofratu igokari baten diseinua hobetzeko proposamenarekin lotuta, edo aurten aurkeztutako erronka bezala, bizitegi-eraikuntzako proiektu bat gauzatzeko erabilitako materialen kopuruari eta aurrekontuari dagokionez aplikazio eraginkorrena, seguruena eta egokiena bilatzen zuena.
Kasu praktikoan, ULMAren ENKOFLEX egurrezko habedun lauzazko enkofratua eta CC-4 aluminiozko lauzako enkofratu modularra erabiltzea proposatzen zen, hiru solairuko hormigoizko egitura bat egiteko.
Iñigo Puentek, TECNUN Nafarroako Unibertsitateko Eraikuntzaren Ingeniaritzako katedradunak eta Iñaki Etxagibelek, ULMA Constructioneko Zentraleko Aplikazio zuzendariak, aztertu eta balioetsi dituzten lanek adimen eta kalitate akademiko handia erakutsi dute. ULMA eta TECNUN lan onenaren diploma jaso duen ikasle taldeak eraikinaren planoari buruzko azterketa aurkeztu zuen, enkofratuak muntatzeko prozesua, lauzaren lodierari buruzko kalkuluetan oinarritutako hainbat proposamen eta planoaren gainean egin daitezkeen konfigurazioekin batera, ikastaro honetarako planteatutako eraikuntza-proiekturako soluziorik onena eskaintzen zuten beste zehaztapen eta proposamen tekniko batzuen artean.
Datorren urtean TECNUN-Industria Ingeniaritza Eskola eta ULMA elkarlanean arituko dira Industria Ingeniaritza Masterreko Eraikuntza Industrializazioa ikasgaiko ikasleei egoera praktiko berri bat proposatzeko. Zalantzarik gabe, aukera berri bat izango da bi kolektiboentzat hain beharrezkoa eta onuragarria den elkarren arteko harrmana indartzeko.