ULMAk Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egiten du
Iazko martxoan NBEren Munduko Itunarekin bat egin genuen, 2015ean Batzar Nagusiak "Gure mundua eraldatzea: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda" izenburupean onartutako ebazpena betetzeko konpromisoa hartzen duten enpresen sarea osatuaz. Besteak beste, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) barruan, genero-berdintasuna eta kalitatezko hezkuntza sustatzeko beharra ere aurreikusten da.
Berdintasunerako lantzen ari garen bide horrek konpromisoa eta eguneroko lana eskatzen du, ULMAn jasangarritasun sozialeko plan eta politiken bidez artikulatzen duguna, lantalde anitza eta inklusiboa sendotzea sustatzeko.
Hona hemen ULMAko langile diren Nerea Conde Cadavid, Izaskun Arriola Gutierrez eta Garazi Agirrezabal Iturberen testigantzak eremu honetan izan duten esperientziaren eta ULMAn izandako ibilbidearen eta garapenaren inguruan.
NEREA CONDE CADAVID |
“Emakumeen presentzia ZTIAM eremuetan funtsezkoa iruditzen zait, aniztasuna eta inklusioa bultzatzeko, arazoak ikuspegi desberdinetatik ebazteko eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzeko. Nik ULMAn, aukera paregabeak izan ditut ikasteko eta nire ekarpena egiteko” |
“2018tik nago ULMA Constructionen lanean, Ekoizpeneko Planifikazioan sartu nintzen eta hiru urtez jardun nuen lan hauetan. Beste hiru urtez barne logistikan eta eskarien aurreikuspen eta jarraipenetan laguntzen digun aplikazio informatiko baten diseinu lanetan aritu naiz eta orain Mantenimenduko Gestore naiz. Nahiz eta horrelako postuetan historikoki emakume gutxi egon den, gurean egon den bigarren emakumea naiz. Emakume guztiak animatuko nituzke horrelako aukerak aprobetxatzera, eta inondik inora ere ez, barrera moduan hartzera”. |
IZASKUN ARRIOLA GUTIERREZ |
![]()
|
“Jendeak pentsa dezake arlo zientifiko eta teknologikoan gabiltzan emakumeak gutxi batzuk garela. Egia da gizonen presentzia nabarmenagoa dela, baina emakumeen kopurua handitzen doa azken urteetan eta ni ULMAn lanean hasi nintzen garaian, neska dezente sartu ginen. Gizartean bizi dugun egoera honegatik, oso ondo legoke lan arlo hauekiko interesa daukaten neska gazteek erreferente femeninoak edukitzea”. |