ULMA Constructionek kalitatearekin duen konpromisoa ospatu du, ISO 9001 ziurtagiria 30 urtez etengabe mantenduz
Aitzakia honek, gainera, ULMAren kalikate-kuadeaketarako sistema arau honetara modu zorrotzean egokitzea bultzatu eta mantentzeko 30 urte hauetan Kalitate Sailetik lan egin duten hainbat pertsona elkartzeko aukera eskaini du. Gainera, ekitaldi honetara hurbiltzeko aukera izan ez dutenak ere aintzatetsi eta eskertu nahi ditugu, kalitate-sistemaren ezarpena eta etengabeko hobekuntza bultzatu zuten, eta bultzatzen ari diren, pertsona guztiak.
Baina zergatik da hain garrantzitsua? ISO 9001 kalitatea kudeatzeko arau bat da, mundu osoan onartua. Bere zazpi printzipioen bidez, etengabeko hobekuntzan eta bezeroarenganako orientazioan oinarritutako kalitate-kudeaketako sistema bermatzeko elementuak ezartzen ditu. Arauaren ziurtapenak, beraz, erakundeek diseinuan, garapenean, produkzioan, zerbitzuan eta instalazioan kalitatea ziurtatzeko beharrezkoak diren politikak, prozedurak, ezagutza eta baliabideak dituztela bermatzeko balio du. Horrela, bezeroen konfiantza areagotzeko funtsezko tresna da.
Honen garrantziaz jabetuta, eta bere balio korporatiboa den bezeroarenganako orientazioa praktikan jarrita, ULMA Constructionek borondatezkoa den arau horren aldeko apustua egin zuen, eta 1994ko otsailaren 11n lortu zuten lehen ISO 9001 ziurtagiria. Lorpen hau erakundearen izaera aitzindariaren eta hobetzeko gogoaren beste erakusgarri bat baino ez zen izan: gaur egun enpresen artean ISO arau hedatuena bada ere (2022an mundu mailan ziurtatutako 1.265.216 erakunde zeuden), 1994an 70.000 erakunde inguruk soilik lortu zuten ziurtagiri hau (egungo kopuruaren % 5 baino ez).
Aipatu bezala, ziurtagiriaren lehen lorpena oso mugarri garrantzitsua izan zen. Hala ere, hau kalitatearekiko konpromiso publikoaren hasiera baino ez zen izan: 30 urtez ziurtagiriari etengabe eustea da konpromiso horren ageriko froga. Izan ere, ziurtagiria mantentzeak etengabeko lana eskatzen du, urtero auditoriak eginez, eta erakunde osoa inplikatu da horretan, modu batera edo bestera. Honela, ziurtagiriaren azken berritzearekin, 2024ko apirilean, konstantzia eta kalitatearen aldeko apustua sendotzen jarraitzen du.
Horregatik guztiagatik, ULMA Constructionek kalitatearekin duen konpromisoa eta bezeroaren gogobetetasuna bilatzeko egindako ahaleginak ospatzeko eguna izan zen atzokoa. Konfiantza hain funtsezkoa den une honetan, borondatezko ziurtagiri honen aldeko apustuak erakusten du erakundeak bikaintasuna eta gardentasunaren alde egiten jarraituko duela.