Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMA & ATTIEH aliantza: Nouri A. Daherri egindako elkarrizketa

2014/07/17
Nouri A. Daher-ek, Attieh Steel Ltd-eko zuzendari nagusiak, 6 urte daramatza ULMArekin gertu-gertutik lanean. Lankidetza horren emaitza dira hainbat proiektu handi, hala nola Briman Project, Damman Project, eta abar.

ATTIEH Steel Ltd. enpresak, 55 urte baino gehiagoko esperientzia duenak, Jeddah-n, Saudi Arabian, hasi zuen bidea, herrialdeko lehen banatzaile gisa. Gaur egun Ekialde Ertaineko eta Afrika Iparraldeko altzairu sektoreko enpresa liderretako bat da.

Enpresa taldeak hainbat arlotan dibertsifikatu ditu negozioak: azpiegituretan, elektromekanikan, ekipo medikoetan eta abar.

Nola definituko zenuke ULMA&ATTIEH aliantza?

Sendoa eta potentzial handikoa, bi enpresak oso ezagunak baikara gure sektoreetan.

Zer arrazoi izan zuen ATTIEH enpresak aliantzarako?

Aukera bikaina zen. Hainbat azoka, erakusketa eta obra bisitatu ostean, eta Espainiako eraikitzaileen izen ona kontuan hartuta, ULMA zen produktuen aukerari dagokionez, batez ere, sektoreko enpresa handienetako bat.

Zein da ULMA & ATTIEHren lehia mailako abantaila?

Bi enpresetatik onena konbinatuta lortzen dira sinergiak: ATTIEHk Saudiko merkatuan duen kokapena eta merkatuaren ezagutza, eta ULMAren produktuen aukera zabala, irtenbide teknikoak eta I+Ga. Horiei ahalik eta etekin handiena ateratzea da gure abantaila.

ULMAtik eta haren produktuetatik zerbait nabarmenduko zenuke?

ULMA marka ezaguna da, eta balio hori esperientziak soilik ematen du. Gainera, Saudiko merkatua multinazionalei zabalik dago eta, bertan, Espainiako eraikitzaileek potentzial handia dute. 

Hain zuzen ere, ULMA Europako beste lehiakide batzuek aitortzen dute. MK sistema produktu nagusietako bat da eta, horri esker, merkatuko eskariak bete ditzakegu.

Zer aurrerapen edo hobekuntza-balio erantsi ekarri du aliantza horrek?

ULMA da Saudiko merkatura sartu diren “jokalari” berri eta handietako bat. Datozen 10-15 urteetan merkatu garrantzitsuenetako bat izango denean ULMAren moduko izen ona duen enpresa batekin orain ireki diren aukera berrietan dago aliantza horren balio erantsia.

Nola ikusten duzu etorkizuna ULMA aliatu gisa hartuta?

Hitz batean: bikaina. Etorkizuna lankidetza forma berriak bilatzea da, bi enpresek etekinak ateratzeko eta merkatuan duten kokapena indartzeko.