Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tauron Arena, Poloniako kirol pabiloirik handiena

2018/04/05
Oso lan itzela izan da, estaldura soluzio askorekin, horietako bat eta ikusgarriena izanik 400 m-ko zirkunferentziako eraztunaren apeoa, 40 m-ko altueran.

Urte asko proiektuan egon ondoren, Poloniako kirol pabilioirik handiena eraiki da Krakovian. Guztira, ia 97.000 m2 dauzka, eta kirol gune nagusiaren area 4.300 m2-koa da.

Fatxada 27 m-ko altuerara iritsi da eta jokalekutik estalkira arteko altuera 41 m-koa da. Estalkiari eusten dio egitura, 130 m-ko baoa duena, oso eraztun handi bat da, hormigoi armatuzko 40 zutaberen gainean muntatuta.

Eraztuna 40 m-ko altueran zurkaiztu ahal izateko, zinbria sendo bat erabili da; eraztunaren azpiko sabai sekundarioak, berriz, altuera txikiagokoak dira eta hori dela-eta dorre eta ALUPROP eskorekin zurkaiztu dira.

Zutabe zirkularrak, 22,65 m-ko altuerakoak,  CLR enkofratu metalikoarekin gauzatu dira. Obrak amaitu arte, zutabeak, eraztun azpiko karga hormekin batera eraztunari eusten dion egitura osatzen dutenak, ORMA tenkagailuen bitartez bermatu dira.

Konplexua geometria bat baino gehiagoko hormekin diseinatu da. Horma zuzenak eta inklinatuak ORMA enkofratu bertikalarekin eraiki dira. Eta horma kurbatuak egiteko, ordea, BIRAMAX enkofratua erabili da.

Lauzak ENKOFLEX enkofratuaren gainean hormigoitu dira, EP, ALUPROP eskorekin edo zinbriadun dorre sendoekin zurkaiztuta. Karga gehigarriarekin lotura duten arriskuak mugatzeko, tribunak azpitik indartu dira EP eskorekin. Obrako pasaguneak eta bao handiak MK sistemako profil metalikoekin eta txarrantxekin gainditu dira.

Obran, gainera, BRIO aldamio multidirekzionala erabili da, burdineria lanak egiteko dorre mugikorrak muntatzeko. BRIO ere erabili da lanerako plataforma handi bat eraikitzeko, zeinak 70 m-ko luzera eta 670 m2-ko area zeuzkan. Horrela instalatu ahal izan dira berokuntza eta aireztapen sistemak pabiloi barruko tribunetan.