Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Soluzio berritzaileak abangoardiako arkitekturan

2016/09/14
Fondazione Prada Museoak, zeina Rem Koolhaasarkitektuak diseinatutakoa baita, gune bakarrean batu nahi izan ditu etengabe interakzioan dauden bi kontzeptu: jada existitzen den arkitektura eta abangoardiako arkitektura. XX. mendearen hasierako industrialde zahar batean kokatuta dago, Milanen, eta elkartu ditu jatorrizko zazpi eraikinak hiru eraikin berri hauekin: Podiuma, Zinema eta Dorrea.

Dorreak 66m-ko altuera du eta 18x35 m oinplanoan; bederatzi solairu ditu, eta solairu guztiak desberdinak dira, bai altuerari dagokionez, bai geometriari dagokionez, eta, hori dela eta, balkoi jarraitu luzeak eratzen dituzte.

Eraikinaren solairuak ohikoak edo estandarrak ez direnez, ULMAko lantaldeak edozein forma eta neurritara egokitu daitekeen soluzio berezia planteatu du kasu honen enkofratu eta apeorako. ENKOFORM VMK soluzioaren 2.000 m2 inguru hormetarako eta 1.200 m2 lauzetarako, 2 solairu bakoitzeko. Horiekin erantzun zaie arkitektoak diseinatutako geometria eta ereduei.

Solairu bakoitzaren berezitasuna dela eta, beharrezkoa izan zen MK zertxa eta BRIO sistema norabide anitzekoa konbinatzea, izan ere, konbinazio horrekin apeoa egin zen horman batere zulorik egin gabe, diseinuaren gomendioei jarraituta.

Hormigoi zuriaren akabera baldintzak oso zorrotzak izan ziren, izan ere, hormigoiz eta marmol hautsez egindako nahasketa oso biguna erabili baita lehen aldiz. Lanek 18 hilabete iraun zuten eta, eraikinaren berezitasunak direla eta, obran eskainitako laguntza dinamikoa eta etengabea izan zen denbora horretan guztian.