Skyliner, Varsoviako gaua argitzen duen dorre berria
Eraikina, BREEAMen egiaztagiria duena, bere arkitektura modernoagatik eta erabilitako materialen goi mailako kalitateagatik nabarmentzen da. Warbud enpresak ULMA Poloniako lantaldearen esku utzi du eraikin honetan enkofratuen eta aldamioen eremuko soluzio teknologiko integralen aplikazioa.
Eraikinaren guneak ATR sistema autoigokariarekin egiten dira, zeinak multzo mekanikoak eta hidraulikoak dauzkan, garabirik erabili gabe egitura jaso ahal izateko. Gune osoa hiru atal bereizitan dago banatuta, eta atal bakoitza sistema hidrauliko independente batek eraginda dago. MK elementu unibertsalen erabilerari esker, ATR sistemarekin gune osoa seguru gauzatu daiteke, 20tik gorako mailatik aurrera gunearen geometria aldatu egiten bada ere.
Hornigoitze sekuentzia izan da gunearen lehen geruza egin ondoren forjatuak egitea. Guneen barruan, ATR-P plataforma autoigokarien multzo baten gainean, MK elementuekin diseinatutako mastak instalatu dira, ORMA enkofratu modularraren egitura sostengatzaile gisa. Zehazkiago, ORMA panelak zintzildurako orga batzuetatik zintzilik zeuden, eta horrek enkofratua atzera eraman eta ondoren itxi eta posizionatzea ahalbidetzen zuen, hurrengo hormigoitze faseei ekiteko.
Guneak geruza bakarrean gauzatzeko, hormen arteko tarte txikian goratze kontsola estuak erabili dira. Elementuen diseinuari esker sistema igokari asimetrikoen soluzio bat garatu ahal izan da, paramentu berean instalatutako kontsola pareekin. Forjatuak gauzatzeko, forjatuaren beheko mailan 30 cm-ko ertz bat eta sestra gainean 25 cm-koa edukita, aluminiozko CC-4 enkofratu modularrak erabili dira. Enkofratu horiek erorketa buruarekin konbinatuta erritmo handiei eutsi ahal izan zaie 1000 m2 baino gehiagoko gainazaletako lauzen hormigoitzean.
“0” mailan, bi pilare mota daude: Batzuk sekzio karratukoak, 120x120 cm-koak eta ia 19 metroko altuerakoak; eta beste batzuk zirkularrak, 120 cm-ko diametrodunak eta ia 16 metroko altuerakoak. Sekzio karratuko pilareak ORMA pilare panelekin hormigoitu dira, 132 cm-ko zabalera duten eta SBU segurtasun plataformak dituzten panelekin, alegia. Lanak bi geruzatan egin dira: bat, 14 m-ra artekoa, eta bestea 19 m-ko altuerara iritsi bitartekoa. Lehen geruzaren enkofratua kasurako bereziki diseinatutako egitura batean zurkaiztu da, zeina S-40 karga handiko eskoretan oinarritutako baitago. SBU plataformek, BRUO sistemaren elementuak erabiltzen dituztenek, bigarren geruza hornigoitzeko panelak posizionatzea ahalbidetu dute. Pilare zirkularrak, berriz, CLR sistemarekin eratu dira eta geruza bakarrean.
Altuera handia seguru eta eroso lan egiteko gunea eskaintzeko, HWS babes perimetraleko 40 pantaila erabili dira, tartean direla biltegiratzeko, lurreratzeko eta sarrerako pantailak. Modulu estandarrak langileak daudeneko mailaren eta justu maila horren azpian dauden beste bi maila gehiagoren babes perimetral gisa erabiltzen dira. Era berean, biltegiratze moduluek, plataformak dituztenek, lauzen enkofraturako hurrengo mailan erabiltzea aurreikusi diren elementuak pilatzeko balio dute. Bukatzeko, sarrerako moduluak beheko hirugarren mailaren aparteko babesa dira, eta BRIO plataformak eta eskailerak jarri zaizkie.
Skyliner proiektuaren inguruan gehiago jakiteko, ikusi bideoa.