Sistema autoigokariak errendimendu osoan
ULMAk enkofratu eta aldamio gama zabal bat jarri du “martxan”, eta horietako batzuek protagonismo berezia dute, sistema autoigokariek, alegia.
ULMAk 2014ko uztailean ekin zien bere lanei, eta 20 hilabete baino pixka bat gutxiagoan proiektua bukatuta egongo da.
Soluzio autoigokari estandarrak
Sekzio desberdineko 4 gunez osatuta, ULMAk kasu bakoitzerako soluzioak eman ditu, sistema autoigokari berberekin: ATR eta RKS.
Eraikinaren geometria aldakorragatik, 1-3 guneen sekzioak ez ziren aldatzen +40 mailara arte, eta 4 sekzioa, berriz, +15 mailan bukatzen zen.
Lehen bi guneetan ATR-P plataforma autoigokariak erabili dira soluzio estandar baten barruan. Soluzio honek hiru lan plataforma ditu, bai eta egitura eusle bat ere, ORMA enkofratu modularrerako.
Sistema autoigokari honekin enkofratu multzo osoa 50 metrora altxatu daiteke, forjatutik gora, eta horma atzera eraman daiteke behar den distantziara.
Laugarren gunean konbinatu egin dira, batetik, KSP barne plataformak, gora egiteko ohiko sistema gisa, eta, bestetik, kanpoaldean, RKS enkofratu autoigokaria. Multzoak beti gidatuta daude, horman gora igotzen ari diren denbora guztian, eta horrek egiten du produktu arina, malgua eta segurua izatea.
Langileak erorikoetatik eta eguraldi txarretik babestea eta seguru edukitzea bete beharreko araua da horrelako proiektuetan. Eraikinaren perimetroa 42 babes pantailarekin estali da.
HWS sistemak erakutsi duenez, bezeroaren eta eraikinaren premietarako erraz egokitu daiteke:
|
Produktu estandarrak soluzio berezietan
2-8 solairua:
Horma inklinatu batek eraikinaren zati bat zeharkatzen zuen. Horretarako BMK kontsolak erabili dira, ORMA enkofratu modularrarekin, eta lan plataformak hiru mailatan eta barandak perimetroan. Habeak ORMArekin egin dira, BRIO zinbriaren gainean, altuera handian.
15 solairua:
Dorrearen laugarren gunean dagoen ur depositurako, ULMAk egitura eusle espezifiko bat proposatu zuen. Bere misioa zen hormigoi armatuzko egitura zurkaiztea, andelari eusteko. MK modeloko zortzi zertxa erabili ziren soluzioan; 2,5 metroko lodiera eta 8,2 metroko luzera zuten zertxa horiek. Egitura hormetan sartuta geratu da, MK korapilo egokitu batzuen bitartez.