Showrooma, produktuak eta ezagutza 1700 m²-tan
ULMAren pabiloia, Municheko BAUMA azokarako eraikitakoa, edukiak nahiz edukitzaileak ULMAren zigilua duten erakusketa eremu bihurtu da. Showroomaren berezitasun edo erakargarritasun nagusietako bat da erakusketaren produktu nagusietako bat pabiloia bera izatea, sistema modular eta estandar batez osatutakoa: MK sistema.
Esparruak 57 x 30 m-ko neurria du, eta guztira 13 m-ko altuera, bi solairutan. ULMA Constructionen zentro neuralgiko bihurtu da. Showroomean, ULMAk bezeroei, bisitariei eta sektoreko eragileei, gertutasunaz gain, bertako profesionalek duten izaera eta haietako bakoitzak proiektu guztietan duen inplikazioa erakutsi nahi die.