São Pauloko metropolia eraldatzen
Itapaiuna zubia luzeran 340 metro duen gaineko pasabide bat da, 3 bide dauzkana, eta, bizileku-gune berrietako trafikoa arinduko du. Lurrean apeo arruntak muntatzea ezinezkoa zenez eta ibaiaren bi ertzen artean 113 m-ko baoa izanik, ODEBRECHT enpresa eraikitzaileak eraikitze sistema errentagarri eta arina aukeratu du. ULMA Brasileko ingeniari taldeak egoitza nagusiko arlo teknikoarekin elkarlanean, CVS segidako hegaletako orgen soluzioa planteatu zuen, sistema malgua eta errendimendu handikoa; izan ere, sostengu-ahalmen handia izateaz gain, taularen sekzio ezberdinetara egokitzen baita.
Eraikuntza enpresarentzat oso garrantzitsua zen eraikitzeko azkartasuna. Hori dela eta, aldi berean lau CVS orga erabili dira gutxi gorabehera 190 tonako dobelentzat. 12,46 m eta 15,05 m zabaleko taularen zeharkako sekzio batekin eta 4,80 m-tik 2,70 m-rako ertz aldakor batekin 5 m-ko dobelak egin dira, eta, horri esker, eraikitzeko denbora %30 murriztu da. Orga bakoitza boaren pila batetik atera da guztira 35 dobela eginez, 8 m eta 32 m arteko altuerak saihestuz ibaiaren erdialdean. Sistemaren malgutasuna eta egokitzapenak konponbidea eman die sekzioaren aldaketa guztiei, aurreratze bakoitzean.
Horrelako azpiegiturek lanaren fase bakoitza optimizatuko duten sistemak behar dituzte. Premisa horri erantzuteko, ULMAk zubien aplikazio berriak garatu ditu, materiala estandarra eta alokairuzkoa izanik, gainera. Izan ere, MK sistemarekin CVS aitzinamendu orga estandarizatzeak kostuetan aurreztea eragiten du, orain arte soluzioak espezifikoak ziren eremu batean. Gainera, behin obra bukatuta, pieza gehienak berriro erabili daitezke konfigurazio anitzetan.
CVS orga guztiek izan dute sistema hidraulikoa mailaketa eta aitzinamendurako, eta modu honetan, 5 eguneko hormigoiztatze zikloak lortu dira. Lanaren zikloa murrizteaz gain, orgaren barruko eta kanpoko enkofratuak elkarrengandik independenteak izatea lortu da.
ULMAren segurtasun irizpideen arabera, egitura guztiek lan plataformak eta lan gune guztietarako sarbideak izan dituzte, baita pertsonak eta objektuak ez erortzeko babes elementuak ere.
Ibaiaz gain, zonaldeko lurra kalitate txarrekoa da eta trafiko astuna eta hiri interferentziak izaten dira, eta, arazo horiei irtenbidea emateko ULMAko ingeniari taldeak enkofratuen soluzio tekniko ezberdinak planteatu ditu. Baoei aurre egin eta uneoro ibilgailuen trafikoa mantentzeko eta trenbide bat izateko, gaineko pasabide batzuk sortu dira. Luzeran 15 m baino gehiagoko MK zertxekin eta altueran 10 m baino gehiagoko MK zinbriekin egindako konbinaketak azpiegitura horien ixtea ekidin du. MK sisteman oinarritutako bi aplikazioak gai dira karga handiak jasateko eta proiektu bakoitzaren eskakizunetara konfiguratu daitezke. Karga betekizunak txikiagoak zirenenean, ALUPROP aluminiozko eskorak erabili dira, apeo sistema moduan.
Erabilitako eraikitze sistema edozein izanik ere, 340 m-ko luzeran zehar ENKOFORM HMK enkofratua taularen sekzio aldakorrera egokitu da.
ULMAk ekipoetan 1.400 tona baino gehiagoko hornidura eskaini du, eta horretaz gain, aplikazio, aurre-muntaketa, laguntza eta proiektuaren ikuskapen zerbitzuak.