Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Produktu adimendunak: bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko azken teknologia

2022/07/27
ULMAn garatzen ari garen tresna digitalek adimena ematen diete gure produktuei eta, kasu honetan, gure aldamioen familiari: BRIO eta DORPA. Azken teknologia erabiltzen dugu barne prozesuak hobetzeko, bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko.

REVITeko aldamio liburutegiei eta Scaffmax® konfiguratzaileari laser bidez eskaneatzeko aukera gehitu diegu. Lan prozesuen digitalizazioa aurrerapena da doitasunari eta produktibitateari dagokienez. Horregatik, laser bidez eskaneatzea tresna eraginkorra da, eta aldamioaren aplikazioan kontuan hartu beharrekoa.

Laser bidez eskaneatzeko dugun sistemarekin hau lortzen dugu:

ZEHAZTASUN ETA SEGURTASUN HANDIAGOAK:

Eskaneatze hutsarekin eraikinaren erreplika zehatza lortzen dugu, edozein altueran eta distantziatan. Hala, aldamioaren aplikazioa eta obrara bidalitako materialak bete-betean datoz bat. Berdin izango zaizkigu prozesuan zehar gertatzen diren aldaketak. 

AZKARTASUNA ETA ESKURAGARRITASUNA:

Denbora gutxian eta baliabide gutxiagorekin, milioika datu lortzen ditu segundoko; neurketak eraikinaren edo egituraren 3D eredu zehatza irudikatzen duen puntu hodei bat emango digu. Aurrerapen digital handia, paperezko 2D planoaren aldean, izan ere, 3Dan bista guztiak ematen ditu eta 2Dan gutxiago irakurtzen da. Eta proiektuan parte hartzen duten guztiek eskura dezakete eredu birtual hori, koordinazio lanetarako oso baliagarria den eredua. 

KOSTUEN MURRIZKETA:

Zehaztasun horrek aldamioen aplikazioaren azterketa eraginkorra dakar. Logistika hobeto antolatzen da eta beharrezkoak diren materialen hornidura hobeto kalkulatzen da, eta horrek ahalbidetuko du kostuetan aurreztea eta produktibitatea handitzea, neurketan emandako denbora edukitzeaz gain.