Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Plataforma mugikor motorduna, Arenako zubia birgaitzeko soluzioa

2017/02/01
Bizkaiko Arenako Zubia birgaitzeko lanak ingurune zailean garatu dira. ULMA Constructionek plataforma mugikor motordun bat planteatu du irtenbide moduan, taularen azpian jarrita eta zubiaren muturretik zintzilik. Horrela, lan ingurune seguru, ergonomiko eta egonkorra lortu da, ingurumenaren aldetik eskatutako betekizun guztiak errespetatzeaz gainera.

Bizkaiko Arenako Zubia birgaitzeko lanak ingurune zailean garatu dira. Taula, 700 m luze baita, 30 metroko altueran dago, bi ezponda oso inklinatuta ditu, eta ibai bat, padura bat, bi errepide eta industri instalazio batzuk gurutzatzen ditu. Kontuan hartuta Barbadun ibaia eta padura babestuta daudela ingurumenaren ikuspegitik, birgaitze lanetan askatutako partikulak eta isuritako urak bertara erortzea oztopatuko lukeen soluzio bat planteatu behar zen. Mantentze lanak egiteko beharrezkoa izan da gainazalean presiopeko ura jaurtitzea, hondatutako aldeak konpontzea, 2 osagai dituen herdoilaren aurkako inprimazio geruza bat aplikatzea, eta babes geruza bat aplikatzea erdian eta akaberan azken geruza bat.

ULMA Constructionek plataforma mugikor motordun bat planteatu du irtenbide moduan, taularen azpian jarrita eta zubiaren muturretik zintzilik, H-33 zertxekin eta ENKOFORM H-120 enkofratuarekin. Zubiaren alboko pasillo horietan errailak prestatu dira, egituran instalatuko diren gurpil motordunak gainetik ibiltzeko. Horrela antolatuta zubiaren inklinazioari jarraitu ahal izan zaio (peralte aldaketekin, gehienez +-%4, eta %1,5eko malda konstantea) eta beti altuera berdinean lan egin (1,80 m) taularen perimetro osoan. Horrela, lan ingurune seguru, ergonomiko eta egonkorra lortu da, ingurumenaren aldetik eskatutako betekizun guztiak errespetatzeaz gainera. Errendimenduak handiak izan dira, izan ere, 105 metroko bao bat 15 egunetan egin ahal izan da. Lehen estributik altuera gutxira dauden guneetan erabilitako plataforma jasotzaileen bitartez lortutakoa baino errendimendu handia lortu da.

Planteatutako soluzioaren ezpondak saihestu dira, lurretik 30 metrora plataforma bat sortuta, eta 4. habeak bere oinarrira iristeko modurik ez edukitzeak dakarren zailtasuna gainditu da. Zubiak gurutzatzen duen errepidea A8 autobidea bada ere eta autobide horrek trafiko dentsitate handia badu ere, plataformaren gainean egunero egindako birgaitze lanek ez dute batere eraginik eduki zirkulazioan, eta muntaketa eta desmuntaketa lanek eta habe batetik bestera igarotzeko maniobrek, gainera, ordutegi kontrolatuetan eta mugatuetan koordinatu dira, noranzko bakoitzean soilik errail bat moztuta.

Egiturak aurrera egiteko, gurpil motordunak jarri zaizkio. Gurpilak, berriz, bi langilek taularen mutur bakoitzetik batera eraginda mugitzen ziren. Fluidoak, airea, ura eta harea hodien bitartez hornitu da, eta ekipo astuna zubiaren oinarrian kokatu dira.

Hasierako muntaketa lanak, habeen aldaketak eta bukaerako desmuntatze lanak ordutegi mugatuan egin dira, gaueko 10:00etatik goizeko 5:00etara, zehazki, noranzko bakoitzean soilik errail bat moztuta. Lan horietan, 2 garabi erabili dira (130t eta 200t) plataforma zorura jaisteko eta ondoren hurrengo habearen ondoan kokatzeko, posizio horretatik berriro taularaino igotzeko.

Era berean, BRIO aldamio dorreak muntatu dira pilonoan birgaitze lanak egiteko.