Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Modernitatea eraikitzen Indian

2014/02/13
Urteak dira ULMAren presentzia errealitatea dela Asiako merkatuan. 2010ean Indian filiala irekitzea beste urrats bat gehiago izan da zerbitzu integralaren eskaintzari eta bezeroarekiko harreman hurbilari dagokienez.Hala, ULMA posizionatzen ari da merkatu honetan, altuera handiko eraikinen proiektuetan parte hartuz.Bangaloreko Prestige Trade Tower-a eta MumbaikoWorld One KingTower-a herrialde horretan egiten ari diren proiektuen adibideak dira.

Prestige Trade Tower: igotze sistemen konbinazio bikaina.

Bangaloreko finantza gunean kokatuta, 115 metroko altueran 24 solairu ditu, bakoitza 30.000 m2-koa, baita 2 soto eta heliportu bat ere. Arkitektura soila eta dotorea, eraikin efiziente baten estandarrekin.

ULMAk bi igotze sistema planteatu ditu erdiko gunean, bere produktu izarretako baten mekano kontzeptuan oinarrituta:MK.Barruko hutsarteetarako, berriz, BMK kontsolak eta KSP barne plataformak konbinatzea planteatu du, eta horrekin astero hormigonatze zikloak egitea posible izan da.Soluzio horrekin bertikalean egindako lanak eta lauzenak bakoitza bere aldetik joan dira.

Solairu arteko altuera 4,20 eta 5,50 m artekoa da.

WorldOne King Tower

447 m baino gehiagoko altuerarekin, munduko bigarren bizitegi eraikinik altuena izango da.ULMAk etxe-orratz horren 117 solairuetako lauzetarako soluzioa eman du, erabilera errazeko bi enkofraturekin: CC-4 eta ENKOFLEX.

Ohiko lauza bakoitzaren 1.600 m2-etatik, 25 cm-lodiera duten 1.100 m2-ak CC-4 aluminiozko enkofratuarekin egin dira. ENKOFLEX osagarri ezin hobea izan da ingurualderako, habe independentez osatuta dagoenez eraikinak dituen kurba erako formetara egokitzen baita. 190 m linealetatik, 0,90 m eta 2,50 metro zabal duen ertz bat mailarte bereziekin azkentzen da. Sistema biak EP eskora europarrez zurkaizten dira.

Lauzen azalera desberdina da 40. eta 80. solairuetan, eraikuntzaren geometriara egokitzeko.