Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

MK Zinbriaren karga ahalmena Diablos Rojosen Estadioan, Mexikon

2019/04/04
Diablos Rojosen estadioak, Mexikoko Beisbol Ligaren (LMB) egoitza berriak, altzairu arinez egindako deabruen sardearen formako sabaia edukiko du, eta 13.000 ikuslerentzako lekua.

Proiektu honen alderdirik garrantzitsuetako bat izan da ekipo ugari adostutako epeetan hornitzeko ahalmena eduki duela, zehazki 810 tona ekipamendu hornitu baitira. Bezeroak ULMA sistemak aukeratu ditu, batetik sistema horiek duten karga ahalmenagatik eta, bestetik, sistemek leku gutxiago okupatzen dutelako; izan ere, leku gutxi okupatzeak ahalbidetu du obra guztitik trabarik gabe ibiltzea.

MK zinbrien 12 dorreek estalkiaren 550na tonako 8 egiturei eutsi diete. Kargen arabera, 4 eta 8 oineko dorreak eratu dira, gehienez 26 metroko altuerarekin.

Dorreek, beren karga ahalmen maximoari eta egonkortasunari esker, Ritcher eskalako 7,1 graduko bi lurrikarrei eutsi zieten, lurrikarek Mexiko Hirian eta beste probintzia batzuetan kalte handiak eragin bazituzten ere.

Dorreak muntatzeko prozesua obra lekuan bertan hasi da, osagaiak modulutan muntatuta. Garabi batekin zegokien lekura eraman dira eta bertikalki lotu dira. Dorre bakoitzak komunikazio bertikaleko sistemak, eskailerak eta barandadun plataformak dituz, segurtasun arau guztiak betetzen dituela bermatuta.

Estalkiaren egiturak mugitzeko beharrezkoa izan da makina astunak erabiltzea, besteak beste munduko garabirik handienetako bat. Arrazoi hori dela eta, beharrezkoa izan da jada eginda zeuden hainbat gune birzurkaiztea, garabien berme puntuak indartzeko.