Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

MBP sistemak segurtasuna bermatu du 'Smart city' bat eraikitzeko lanetan, Bergamon

2022/06/23
Lehen 'Smart city' proiektua jaio da Bergamon, 150.000 m² biziberrituko ditu proiektu horrek. ULMAk, zurkaizteko eta enkofratzeko soluzioak eskaintzeaz gain, segurtasuna bermatu du prozesu osoan.

Chorus Lifen proiektuak, higiezinen eta bizitegien garapena ez ezik, aurreikusten du baita energia beharren arabera banatuko duen sare adimenduneko sistema bat sortzea, ingurumeneko eragina murrizteko eta etxebizitzen (smart home) eta hiriaren (smart city) aztarna ekologikoa minimizatzeko.

Hormak eta zutabeak egiteko ORMA enkofratu modularra eta CLR zutabe zirkularren enkofratua hornitzeaz gain, perimetroa babesteko sistema berritzailea bat diseinatu da, MK txarrantxetan oinarrituta. Soluzio horrekin prozesuak arindu daitezke, baina, batez ere, lana segurtasunez egin daiteke aldamiorik behar izan gabe, eta obrako desnibelak gainditu. MBP babes sistemak ere bermatu du segurtasuna prozesu osoan.

Egiturei eusteko, gaitasun handiko MK dorreak hornitu ditugu. Zehazki, horrelako 70 dorre izan dira, altueran erregulagarriak, eta, beraz, bereziki malguak eta proiektuaren beharretara egokitzeko modukoak.

ULMA soluzioaren datu batzuk: 

  • Hormak eta zutabeak: 4 eta 8 m bitartean - ORMA eta CLR enkofratuak erabili dira.
  • Ohiko lauza: 5.000 m² - Lauza egiteko, CC-4 lauzaren enkofratua erabili da, MBP barandarekin batera.
  • Zurkaizteak: 3 eta 6 m bitartean - Zurkaizteko soluziorik egokiena ALUPROP eskorak eta MK zinbriak izan dira.

Ezagutu proiektu berritzaile honen xehetasun guztiak bideo honetan