Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Limako Javier Prado dorrea, eraikin jasangarria

2017/08/02
Peruko finantza zentroan kokatuta, 90 metrotik gorako altuera duen dorre komertziala Limako eraikinik altuenetakoa izango da. Diseinu abangoardista duten 27 solairu eta 9 soto izango ditu, 82 401.32 m²-ko azaleran eraikita.

Eraikin guztiz efizientea izateko diseinatu da dorrea (High Performance Building), izan ere, ondoko estrategia jasangarri hauek ditu: ur kontsumoan efizientzia, efizientzia energetikoa, material aukeraketa eta kalitatezko giroa barrualdeetan.

Eraikinaren nukleo nagusiak 8,1 x 16,8 m-ko perimetroa du eta hamar igogailurentzako hutsuneak. Geometria 19. solairuraino mantendu egiten denez, nukleoaren kanpoko horma egiteko ATR sistema autoigokaria aukeratu da, NEVI enkofratu manuportablearekin batera. Barruko hutsuneak KSP plataformekin egin dira, euskarri zabukariaren bitartez estribuan bermatuta. Soluzio hori baliabide bikaina izan zen produkzioari eta segurtasunari dagokienez.

Garabiaren eta klimaren menpe ez izateagatik, lan erritmo konstanteak produktibitatea handitu egin du.  Gainera, hiru lan plataforma dituenez, (nagusia, hormigoiztatzea eta konoak berreskuratzea) sistema autoigokariak langileen segurtasuna bermatu du, altuera guztietan eta proiektu osoan zehar.

13. solairutik aurrera, eraikinaren geometria berezia izanik, hegalen dimentsioa handia zen. ULMAko produktuen moldakortasunak eta bateragarritasunak posible egin dute adhoc soluzioa sortzea BRIO aldamioarekin eta MK Sistemarekin.

Eraikinaren alboetako fatxaden akabera lanetarako, BMK kontsola pare bat kokatu da, aldamioak kokatzeko garaian karga hargailu gisa. Soluzio honek segurtasun betebeharrak eta bezeroaren espektatibak bete ditu.

Eraikinaren altuera dela eta, alde batetik bestera garabiarekin materialaren garraioa errazteko lan plataformak sortu dira.