Karbono Aztarnaren Ziurtagiria mugarri garrantzitsua da ULMAren jasangarritasuneko estrategian
Azken urteotan ildo horretan egindako lana aitortua izan da, pasa den urriaren 23an AENORek Erakundeen 1+2+3 Irismeneko Karbono Aztarnaren Ziurtagiriarekin eman baitzion, ISO 14064-1:2018 arauan ezarritako baldintzei jarraituz.
Ziurtagiri horrek agerian uzten du Espainiako operazio zentro guztietan berotegi efektuko gasen inbentarioa egiaztatu dela, eta 2022 eta 2023 urteetako 1+2+3 Irismenetako kategoriak hartzen ditu bere baitan.
Mugarri garrantzitsua da, eta energia iturri jasangarrietarako trantsizio energetikoa bultzatzeko ULMAn ezarritako beste neurri batzuen eskutik doa, horiek beharrezkoak baitira 2050ean neutraltasun klimatikorako bidean aurrera egiteko hartu dugun konpromisoa betetzeko.