Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kalitate handiko hormigoi arkitektonikoa ULMA enkofratuekin

2022/01/28
Varsoviako Arte Modernoko Museoaren proiektuaren eskakizunetako bat zen hormigoiaren gainazalaren kalitate handia lortzea. Hortaz, ULMAk horretara bideratutako irtenbideak eman ditu. Adibidez, hormak eta zutabeak eraikitzeko VMK enkofratua erabili da, akabera bikainetarako aproposa baita.

Arte Modernoko Museo berria Varsoviako erdi-erdian dago, Polonian. In situ isuritako hormigoi arkitektoniko zuriko eraikinak beirateak ditu diseinuan, eraikinak ematen duen sendotasun eta trinkotasun sentsazioa hausteko. Eraikinak ia 20.000 m² -ko azalera izango du guztira, eta erakusketetarako guneak, heziketa aretoak, kontserbazio tailerrak eta kafetegi bat eta zinema bat ere izango ditu barruan.

ULMA sistemei esker, hormigoiaren gainazala kalitate handikoa izatea lor daiteke, eta hori da proiektu honen helburuetako bat. Irtenbide guztiak daude bideratuta bereziki obra honen kalitaterik handiena lortzera eta eskakizun arkitektoniko eta teknikoen araberako lan bat ateratzera. Horrelako eraikinetan funtsezkoa da inplikatutakoak proiektuaren hasieratik lankidetza estuan aritzea, eta horrela izan da kasu honetan.

Hormak eta zutabeak egiteko, VMK habeen enkofratua erabili da. Paneletan plastikozko estaldura duen taula erabili da, hormigoiaren gainazalean tonu uniformea lortzeko. Prozesua amaitu ondoren, hormigoi zurizko egitura bertikal guztiak estali dira, izan daitezkeen kalteetatik babesteko eta gainazalean zikinkeria geratzea saihesteko.

Langileen babesa bermatzeko, enkofratze sistema guztiak hornitu dira segurtasun soluzio sorta oso batekin. Enkofratu bakoitzak hormigoitze lanak egiteko plataforma bat eta bi eskailera izan ditu. Enkofratuaren goiko aldean eskailerak erabilita eta enkofratuaren kontrako aldean sartzeko eskailerak jarrita, enkofratuaren manipulazioa eraginkorragoa eta seguruagoa izan da. SBU plataformak, oinarrian BRIO aldamioko elementuak dituenak, eskatutako neurrietako plataformak sortzeko aukera eman du, eta, gainera, zuzenean MK txarrantxetan jar daitezke.