Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Iraunkortasuna Varsovia erdian

2017/11/09
Sistema autoigokariei esker azkar egikaritu dira Poloniako Eurocentrum Konplexuaren bi guneak

Varsoviako EuroCentrumen moduko eraikinak dira sektorean jarraitu beharrekoa markatzen dutenak. A klaseko bulegoen eraikin  modernoa da, hau da, eraikuntza iraunkorreko arauen arabera diseinatutako eraikina. Kasu honetan, U.S. Green Building Council erakundeak ematen duen LEED aurre ziurtagiria lortu da.

Eraikinak 14 solairu ditu, 67.000 m2 inguruko azalera bulegoekin, atari berdeekin eta merkataritza eta zerbitzuko guneekin, eta beste bi solairu lur azpian, 615 autotarako aparkalekuekin.

Eraikinaren erdigunea, eskailera kaxa bi eta igogailu zuloak dituena, enkofratu autoigokarien bi sistemarekin eraiki da. Eskaileretarako ATR-B Kontsola autoigokariak erabili dira eta igogailuen bi zuloetarako, berriz, ATR-P plataformak. Soluzio biak MK sistemarekin diseinatu dira.

Eskailera kaxen hormigoizko azalerek kalitate baldintza zorrotzak bete behar zituztenez, ATR sistemaren gainean enkofratu modularrak jarri dira, eta horrela kanpoaldeko hormetarako nahi ziren akaberak lortu dira. Barrualdeko hormetarako, berriz, ENKOFORM habeen enkofraturako sistema erabili da.

Igogailu zuloen zeharkako hormak garabiak erabili gabe egin ahal izateko, polea eroaleak diren orgak erabili dira, goiko egituraren txarrantxetan instalatuta. Sistema horrekin erraz eta azkar muntatu eta desmuntatu ahal izan da esekitako enkofratua. Era berean, goiko plataformetan instalatutako tranpalekin errazago izan da aurrez fabrikatutako eskailerak muntatzea, beren eskailera buruekin eta akoplamendu elementuekin.

Egitura osoa igotzeko, ATR-B eta ATR-P sistemek eratuta baitzegoen, 2 multzo hidrauliko eta 12 zilindro erabili dira, guztira 120 tonako kargari eusteko ahalmenarekin.   Horiek denak igotzeko, ordu erdi baino zertxobait gehiago behar izan da.

Pilareak enkofratu zirkular metalikoarekin egin dira. Gero, hormigoi armatuzko  lauzak egin dira ENKOFLEX habeen enkofratuarekin, EP eskoretan zurkaiztuta.  T-60 zinbria ere erabili da eraikinaren erdian eta altuera handian lauza bat egiteko.