Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingeniaritzako soluzioak proiektu handi baterako

2021/02/15
Eslovakiako D4R7-Bratislava proiektuaren barruan, D4 autobideko 27 kilometro eta R7 autobideko 32 kilometro eraikitzeko lanak sartzen dira, baita 14 elkargune, 100 zubi baino gehiago eta 100.000 metro koadro baino gehiagoko azalera duen Danubioko zubi handia eraikitzekoak ere.

R7 sekzioa galtzada bikoitzeko eta errei bikoitzeko autobia erradial berri bat da, eta Bratislava hiriaren erdigunea bere hego-ekialderantz dagoen Holice herriarekin lotzen du. Proiektuak eskualdeko trafikoaren baldintzak hobetuko ditu, baita inguruko herrialdeen arteko ibilbide luzearena ere, garapen ekonomikorako aukerak indartuz.

Proiektuaren egitura nagusiak bi zubi ditu Danubio ibaiaren eta Kayaken gainean. Zubiak, Kayaken, 210 m-ko argi nagusi bat dauka eta, Danubion, berriz, 170 m luze den argi nagusi bat. Bi zubiek batera  900 m-ko luzera dute guztira, elkarrekin lotuta daude eta.

ULMAk ingeniaritza soluzioak eta taula hegalak, zero dobelak eta pilareak egiteko eta materiala jarri ditu. Taularen hegalak egiteko, zubi mistoetarako hiru MK enkofratze orga erabili ditu, MK sistemaren elementu estandarrez osatuak. Konponbide estandarizatua eta neurrira egindakoa eskaini duenez, taularen dimentsio handietara (34,5 m-ko zabalera) egokitu ahal izan da, eta, horrela, errentagarritasunik handiena bermatu. Orga horiei esker, 10 metroko hegalak hormigoiztatu ahal izan dira, 20 metroko tarteetan eta batez beste 5 eguneko zikloan jartze bakoitzean.

Hegalen gurdia egitura tridimentsional bat da, MK zertxen plano paraleloz osatua, hormigoiztatu behar den fasearen luzeraren arabera behar den distantzia utzita zertxen artean. MK zertxak bastidore komun baten gainean elkartzen dira, eta jada eginda dagoen zubiaren erdialdean bermatzen dira.

Orgak lekuz aldatzeko garabia baino ez da behar izan, hasieran jartzeko. Zubi mistoetarako MK enkofratze orgak kargan jartzeko sistema bat dauka torloju mekanikoekin,  luzetara mugitzeko sistema bat zilindro hidraulikoekin, egitura hurrengo hormigoitze fasera mugitzeko, eta hegalak biratzeko sistema bat zilindro hidraulikoekin, zubiaren pilareak saihesten uzten dutenak.

Hurbilketa biaduktuen 0 dobelak handiak dira;  handienak, Kayak ibaiaren gainean, 20 m ditu luzeran, 16,3 m zabaleran, eta 13 m ertzean.  Guztira, 1.600 tona hormigoi jasan behar ditu. Egitura lau fasetan hormigoitu da. Horretarako, ENKOFORM HMK enkofratua erabili da, atal desberdinetara egokitu daitekeena, eta konfigurazio bat baino gehiagotara moldatu. Pilarearen gaineko zona kurbatuetan, enkofratu metalikoa aukeratu da.  

Enkofratu multzoa T-500 zinbria dorreetan bermatu da, eta horiek dira karga pilaretik zapatara transmititzen duten egiturak.

Pilarerik altuenak, Kayak ibaiaren gainean, 9,1 metroko altuera du. Forma zirkularra eta errektangularra duten eta goialdean baoburu batez lotuta dauden bi fuste inklinatuk osatuta dago pilarea. ENKOFORM VMK enkofratuarekin, pilarearen geometria desberdinei eman zaie irtenbidea, eta egitura bi fasetan hormigoiztatzea ahalbidetu da.