Hisgaura tirante-zubia, Hego Amerikan dagoen mota horretako zubirik luzeena
ULMAk soluzio integrala garatu du proiekturako, lanak egoki planifikatuz eta obran laguntza eskainiz, eta enkofratu eta aldamioen sistema eta aplikazio egokiak erabiliz, pilare eta pilonoetarako, 0 dobelarako, hurbilpeneko baoetarako eta estriburako.
Erdiko bi pilonoak –142 eta 125 metrokoak, hurrenez hurren– bi fuste paralelok osatuta daude, eta bi fuste horiek zeharkako habeen bitartez elkarri lotuta daude, bi mailatan, 40 eta 70 metrotan. Taularen altueran inklinatu egiten dira eta azkenean bat egiten dute, eta puntu horretan hasten dira zubiaren tiranteak.
24 eta 42 metroko altuera duten pilare biek pilonoen antzeko geometriak dituzte, hau da, bi fuste paralelo, bata sekzio karratuduna eta bestea sekzio errektangulua duena. Pilarerik txikiena zeharkako habe batean bukatzen da, eta altuena, berriz, 21 metrora jarrita dago.
Bere geometria dela eta, BMK kontsola igokari finkoak eta artikulatuak konbinatu dira zati inklinatuetarako, eta kontsola mota biek atzera emateko sistemak dituzte. ENKOFORM VMK Habeen enkofratuak forma eman dio fusteari, bai kanpoaldetik, bai barrualdetik. Zuloetan, KSP barruko plataformak erabili dira eskuaira bereziekin, sekzio/forma aldaketetara moldatu ahal izateko.
Zeharkako habeak pilonoen eta pilareen fusteekin batera egin dira. Horretarako MK zertxa modularrak erabili dira, MT-800 kontsolen gainean jarrita. Egitura horren gainean muntatu dira bai hondoko enkofratua bai albokoa.
Fuste bakoitzaren perimetro osoa estalita geratu da, 4 kontsola igokarirekin eta hiru plataforma mailarekin: bat, hormigoia botatzeko; beste bat, plataforma nagusia, enkofratuak manipulatzeko eta plataforma batetik bestera igarotzeko; eta, hirugarrena, materiala berreskuratzeko. Plataforma horretatik BRIO eskailerara iristen da. Eskailera horrek pilare osoa hartzen du, zero kotatik punturik gorenera, hau da, 142 metroko altuerara.