Guadiana nazioarteko zubiaren birmoldaketa
Interes turistiko handiko eremuen artean dagoen eta trafiko ugari jasaten duen azpiegitura denez birmoldaketa integraleko plan bat garatu da. Planak lan hauek hartzen ditu bere baitan, besteak beste: zubiaren tenkatze sistema birgaitzea, egiturazko elementuak mantentzeko lanak, askotariko ekipamenduak birgaitzea eta taularen zoladura bituminosoa.
Conduril Engenharia S.A.ren eta ULMAren arteko lankidetza funtsezkoa izan da proiektua behar bezala garatzeko. ULMAk 460 tona aldamio eta enkofratu jarri ditu Guadiana ibaiaren gaineko nazioarteko zubia birgaitzeko lanak egiteko. Askotariko jarduketak egin behar izan direnez eta ekipoak ugari erabili behar izan direnez, ezin hobeto koordinatu behar izan dira proiektuko parte hartzaile guztiak.
Tiranteak birgaitzeko lanak egiteko, 100 m-ko altuerako pilonoak BRIO norabide anitzeko aldamioarekin estali dira, eta maila guztietara iristeko eskailerak instalatu dira. Aldamioaren diseinua pilonoen geometriara eta pilonoetan dauden tenkatze kableetara egokitu da, eta, horrez gain, segurtasunez lan egiteko lekuak eratu dira. Horri gehitu behar zaizkio haizeak eragin handia duen eremu batean muntatzeak dakartzan zailtasunak.
ULMAk azkar eta eraginkortasunez erantzun die proiektuaren eskakizunik garrantzitsuenei:
- Material ugaria hornitu behar zen, pilonoak aldi berean birgaituko baitziren.
- Birgaitze lanak egin ahal izateko eta Portugal eta Espainia artean trafikoa eten gabe zirkulatu ahal izateko, babes portiko bana sortu da bi pilareetan, oso leku txikian. Portiko horiek, lekua mugatzeaz gain, aldamio egituren kargak jasan behar izan dituzte. Hori izan da, hain zuzen, T-500 karga handiko zinbria dorreak eta karga ertainekoak profil metalikoekin eta ENKOFORMekin konbinatuta erabiltzeko arrazoia.
Informazio gehiagorako, ikusi bideoa.