Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Geometria bereziak Londreseko erdigunean

2020/12/11
Londreseko erdigunean egin den proiekturik anbiziotsuenetako bat da Battersea Power Station. Konplexu horrek aurreikusten du merkataritza gune handi bat, luxuzko egoitzak, bulegoak, aisialdirako guneak eta berdeguneak eraikitzea.

3A fasea funtsezko fasea da plan maisu orokorraren barruan, Gehry Partners eta Foster + Partners arkitekto liderren proiektuak baititu, eta 550 apartamentu baino gehiago, hotel bat eta oinezkoentzako kale komertzial bat hartuko ditu bere barruan. ULMA - Adapt Formwork ekipoak proiektuaren 3. fasean parte hartu du, konplexuko eraikinik enblematikoenerako enkofratuak hornitzen. Eraikinik enblematikoena da, hain zuzen, Europako luzeena delako eta suge baten siluetaren antzeko geometria bihurgunetsua duelako. CC-4 aluminiozko lauzako enkofratuarekin proiektuaren betekizunik garrantzitsueneei erantzun zaie: ageriko hormigoizko akabera, geometria zirkularrak eta kako formakoak, bai eta lauzen arteko geometria aldaketa ere. Ingeniaritza taldeak panel triangeluar bat diseinatu zuen, lauzen geometria ezberdin eta aldakorretara egokitzea ahalbidetu duena

BIM metodologia erabiltzeak bezeroarekin etengabe elkarreragiteko aukera eman du, 3Dko proiektuan lauzako enkofratua aplikatzeko. Proiektu berezien aurrean (hegal handiak), sistema horrek erraztu egin zuen ULMAk planteatutako soluzioa bistaratzea, hau da, lauza batzuk, zeintzuek postenkatuak zirenez lan plataformak eskatzen baitzituzten. Horrek edozein arazo 3D formatu bisual ulerterrazean konpontzeko aukera eman zien.

Xehetasun gehiagorako, ikusi bideoa.