Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

FSC eta PEFC ziurtagiriek ULMAren ingurumenarekiko konpromisoa sendotu dute

2020/02/17
Azken bi urtean FSC (Forest Stewardship Council) eta PEFC (Programme for the Endorsement of Forest Certification Schemes) ziurtagiriak lortuta, ULMAk basoen kudeaketa arduratsua bermatzen laguntzen du, bioaniztasunaren eta ekosistema ugariren babesaren alde bere ahalegintxoa eginda.

ULMAk dituen Zaintza Kateko FSC eta PEFC ziurtagirien barruan sartzen da basoko produktuak iturri iraunkorretarantz jotzeko trazabilitaterako eskakizunak betetzea. ULMAren PEFC ziurtagiriaren irismena VM-20 egurrezko habeak eta hiru geruzako taulak merkaturatzean aplikatu beharrekoa da, eta FSC ziurtagiriarena, berriz, Birch taula fenolikoak merkaturatzean.

Ziurtagiri biak beste aurrerapauso bat dira egurraren eta basoko beste produktu batzuen kontsumo arduratsuarekiko ULMAk hartutako konpromisoan, bere jardueraren garapenaren eta ongizate sozialaren arteko harmonia balioesten baitu ingurumenarekin bateragarri eginda.

Horrela, gainera, ULMAk bere bezeroen premiei egoki erantzuten die, PEFC edo FSC Zaintza Kateko ziurtagiriak dituzten produktuen erabileraz eta BREEAM (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology) edo LEED eraikigintza (Leadership in Energy and Environmental Design) eraikuntza metodoez, besteak beste, gero eta kontzientzia handiago duten bezeroak baitira.