Ezagutu ULMA aldamio ziurtatuen onurak: kalitatea, efizientzia eta segurtasuna
GURE ALDAMIOEK AHALIK ETA EFIZIENTZIARIK HANDIENA ESKAINTZEN DUTE KOSTUAN
Gure aldamioek, bai BRIO norabide anitzeko aldamioek, bai DORPA aldamio markodunek, zeinak Europako EN 12810-1/2 eta EN 12811-1/2/3 arauen arabera ziurtatuta dauden, errendimendu handia eskaintzen dute, sinpleak direlako eta edozein geometriara moldatu daitezkeelako.
ULMA aldamioak irtenbide bat dira, eta irtenbide moldakor bat batez ere, edozein konfiguraziotarako balio dutelako eta birgaitzeko, mantentze industrialerako eta obra zibilak konpontzeko edozein proiektutan erabili daitezkeelako: aldamio esekiak eta hegalekoak, aldamio mugikorrak, tuneletarako edo zubietarako orga mugikorrak, aldamio dorreak, aldamio zirkularra, lan plataformak eta zinbria.
GURE ALDAMIOAREN ARRAKASTAREN GAKOA HAREN PRODUKTIBITATEAN ETA SEGURTASUNEAN DATZA
Azken urteotan, protagonismo handia hartu dute edozein eratako eraikinak egiturari, estetikari eta efizientzia energetikoari lotutako irizpideen arabera birgaitzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanek. Fatxadak zaharberritzeko lanak bereziki delikatuak eta kritikoak dira, altueran egiten diren lanak direlako; beraz, lan horietan beharrezkoak dira obran ari diren pertsonei lan espazio seguruak eskainiko dizkieten lan plataformak eta sarbideak. ULMA aldamioak kanpoko erakundeek ziurtatuta daude, eta, horregatik, segurtasuna ahalik eta gehien bermatzen dute
Eraikuntza berriko edozein proiektutan, lan ingurune segurua sortzea ahalbidetzen dute, aldamioa muntatzen duten langileentzat zein aldamioa erabiltzen dutenentzat, baita oinezkoentzat ere, obra egiten ari den bitartean. BRIO norabide anitzeko aldamioa, lan plataforma gisa, altuera handian dauden horma, zutabe eta lauzetan burdin lanak eta hormigoitze lanak egiteko ezin hobea da, eta, zinbria gisa, zubien lauza eta taulen enkofratuak zurkaizteko.
Zubien egitura hobetu, mantendu eta indartzeko lanetan, BRIO norabide anitzeko aldamioak askotariko irtenbideak eskaintzen ditu, lan plataforma gisa, orga mugikor gisa, aldi baterako sarbide gisa edo irtenbide berezi gisa, eta erabilera horiek direla-eta soluzio segurua da zubi bat osatzen duten egituretako edozeinetarako.
Era berean, diseinuagatik eta osagarri sorta zabalagatik, BRIO aldamioa mantentze eta handitze lanen ohiko konfigurazio berezietarako irtenbidea da, proiektu industrialetan, energetikoetan, meatzeetan eta ontzioletan.
Azkenik, eta gure BRIO aldamioak obran eskaintzen duen moldakortasunaren eta errentagarritasunaren erakusgarri, aldi baterako sarbide gisa erabiliko diren eskailera dorreak edo pasabideak sortzeko balio du, langileei zein oinezkoei sarbide eta igarobide seguruak eskainita.