Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezagutu itzazu ULMA proiektuaren aurpegiak bideo korporatibo berrian

2016/07/28
Bideo hau ULMAren komunikazio euskarriak eguneratzeko beste urrats bat da, Construction Book-aren sustapenaren ondoren. Euskarri horiekin, gure nortasuna, gure balioak eta lan egiteko modua transmititu nahi ditugu, modu audiobisual eta grafikoan.

Langileen eta bezeroen testigantzen bitartez, ULMAren dimentsio enpresariala modu audiobisualean aurkezteaz gain, garrantzitsuagoa den alderdi humanoa ere erakutsi dugu. Ezberdintzen gaituen ezaugarri nagusia jarri nahi dugu balioan: gure jendearen inplikazioa, bezeroari zerbitzu hurbilagoa eta azkarragoa emateko.

Enpresaren nazioarteko dimentsioa, I+G propio baten aldeko apustua, kontrastatutako logistikarako gaitasuna, prozesu osoan zehar bezeroaren ondoan egotea eta edozein proiektu egiteko aukera izatea dira enpresa gisa definitzen gaituzten ezaugarriak.

Bideo honek ULMAren eguneroko errealitatea islatzen du, enpresak munduan zehar dituen pertsonen, langileen eta bezeroen eskutik. Beraien aurpegiek ULMAren proiektuaren baitan dagoena azaltzen dute: bezeroaren proiektuan integratu eta soluzio berritzaileak, seguruak eta batez ere efizienteak eskaintzeko gaitasuna duten pertsonak. Klik egin horiek ezagutzeko/ikusteko.