Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskuragarri dago Revit®-erako ULMA Studio

2019/12/10
ULMAk “BIM BANG” gune berria estreinatu du. Gune horretan, Revit® Autodesk®-erako ULMA Studio izeneko add-in berria jartzen du dohainik erabiltzailearen eskura.

Tresna berri horren bitartez, ULMAk bitartekoak eskaintzen dizkie eraikuntzako, arkitekturako edo ingeniaritzkao profesionalei zein irakasle eta ikasleei, ULMA produktuen familiak deskargatzeko eta erabiltzeko, BIM ingurunean lana errazago egin dezaten.

Horrela, ULMA Studioren erabiltzaileek eredu digitalak diseinatu ahal izango dituzte, eta materialen zerrendak, planoak, 3D irudiak, animazioak edo informazio fluxuak sortu, aldi berean eraikuntza proiektuak planifikatzeko eta kudeatzeko tresnei lotzea ahalbidetuta.

Lehen bertsio honetan, Revit®-erako ULMA Studio deskargatzean eraikuntza proiektuetarako enkofratu sistema nagusiak ere deskargatuko dira. Hala, hormak eta pilareak enkofratzeko sistemei edo enkofratu bertikaleko sistemei dagokienez, erabiltzaileak ORMA enkofratu modularraren, LGW enkofratu modular arinaren, LGR pilareen enkofratuaren eta Ipar Amerikako merkaturako diseinatu diren eta neurri inperialak dituzten panelekin enkofratzeko MEGALITE eta MEGAFORM sistemen liburutegiak ditu eskura. Enkofratu horizontaleko edo lauzen enkofraturako sistemei dagokienez, berriz, CC-4 lauzen aluminiozko enkofratu modularraren  eta ENKOFLEX egurrezko habeen enkofratuaren familiak izango ditu eskura.

Jakinda proiektuaren gaineko informazio guztia leku bakarrean biltzea dela BIMaren helburu nagusietako bat, ULMA Studioaren familia bakoitzean piezaren gaineko informazioa jasotzen du, kodetik hasi eta izendapena eta pisua ere bai. Gainera, uneko proiektuaren material zerrendaren gaineko txosten zehatzak sortzeko aukera edukiko du erabiltzaileak, bistaren edo proiektu osoaren arabera.

ULMA Studio tresna bizia eta dinamikoa izango da, eta aldian-aldian eguneratuko da funtzionaltasun eta produktu berriekin. Hori horrela, DORPA markodun aldamioa eta BRIO norabide anitzeko aldamioa sartuko dira laster.

Hori ez da ULMAk bere webguneko zerbitzuen atalean eskainiko duen funtzionaltasun bakarra; izan ere, bezeroarengandik hurbil eta bezeroarengana bideratuta egotearen filosofiari jarraituta, BIM ingurunean aplikatzeko diseinatutako erabilera batzuk garatuz joango da, eraikuntzaren sektorean gero eta gehiago eskatzen den ingurunea baita.

Bezeroarengandik hurbil egotea eta harekin elkarlanean aritzea dira proiektuen garapen arrakastatsurako funtzezko alderdiak, bai eta ULMAren lan filosofia ere, proiektu bakoitzaren hasieratik bukaeraraino elkarlanezko inguruneak sortzean baitatza funtsean, eta horrek BIM lan metodologiarekin (Building Information Modelling) bat egiten du bete-betean.