Errendimendu handiagoak obran, HWS panelen aurremuntaketarekin
New Jerseyn , AEBn, luxuzko apartamentuen alokairu eskaerak handitu dira. Eta eskari horren zati bat asetzeko eraiki da Provost Squaren dagoen bizitegi konplexu hau. Konplexua bereziki erakargarria da bere kokapenagatik, Manhattaneko zerbitzuak hurbil eta eskuragarri ditu eta.
Konplexuak hiru eraikin ditu. Morgan eraikina da lehenengoa. Diseinuari begira, 417 apartamentu dauzka, 38 solairutan banatuta, eta 4.880 m2-ko behe solairu bat, dendetarako, eta 371 plazako aparkaleku bat.
Lanerako gunea segurua izatea bermatzeko, HWS babes autoigokariarekin babestu da eraikinaren perimetroa. Egiten ari den solairua eta solairu horren azpiko hiru solairuak inguratzen dituzten panelak dira, eta hidraulikoki igotzen dira, eraikinak altuera hartu ahala.
Panelak 13 metro garai eta 3,6 m zabal dira, eta hainbat konfigurazio dituzte: konfigurazio zuzena eta materiala manipulatzeko lan plataformarekin. Panelak sareta sendo batez estali dira, pertsonak eta edozein eratako objektuak ez erortzeko, haien tamaina edozein dela ere, eta eraikitzen ari diren lauzak haizetik eta eguraldi txarretik babesteko eta argia sartzen utzi ahal izateko.
Obran muntaketa lanak ahalik eta gutxienak izateko, panelak aurrez muntatu dira ULMAk New Jerseyn dituen instalazioetan. Panelak diseinatzean haien tamaina optimizatu da garraiorako eta zabalera handiko panelak lortu dira eraikinean kokatzeko eta gauzatze lanetan errendimendu handiagoak lortzeko.