Errendimendu handia eta segurtasuna Kanadako Mississauga zentroko bizitegi proiektuan: Wesley dorrea
Proiektuak bi eraikin ditu, 43 eta 20 solairukoak, hurrenez hurren, eta 3 solairuko aparleku bat lurrazpian, eta bista ikusgarriak, inguruan dituen instalazioak, zerbituzak eta lokal komertzialez gain.
ULMA bezeroarekin batera aritu da lanean, bi dorreetan banatuta eta lurrazpiko mailetan ere gama altuko apartamentu, bulego eta merkataritza guneak izango dituen konplexu moderno hori eraikitzeko enkofratu eta aldamio soluzio integralak eskaintzeko.
Eraikinak, gaur egun eraikitzen ari denak eta 43 eta 20 solairuko altueraraino haziko denak, segurtasun eta babes estandarreko neurriak behar ditu eta horiek ULMAk jarri ditu. 1.800 m² baino gehiagoko HWS babes panelek soluzio moldakorra eskaintzen dute, zeinarekin edozein eraikin geometriatara egokitu daitekeen eta, kasu honetan, 3 solairu babesteko balio dute. Gainera, ULMAk CC-4 aluminiozko lauza modularreko enkofratuko 3.700 m² baino gehiago jarri ditu aparkalekuen solairuetarako eta ORMA enkofratu modularreko 1.000 m² nukleo eta zutabeetarako.
HWS sistemaren abantailak:
- HWS babes sistema perimetralak, lan ingurunea babesteaz gain, lauzen enkofratua jasotzeko eta biltegiratzeko plataforma gisa erabili da.
- Panelen ezaugarriei esker, langileak babestuta daude altueran lan egiteari lotuta dauden efektu atmosferikoetatik eta arriskuetatik.
- Jasokuntzaren zikloa azkarra eta eraginkorra da, ez baita lan ekipo handirik behar.
- Jasokuntza hidraulikoko sistemari esker, garabiak eraikinaren beste eremu batzuetan lan egin dezake, panelak igo eta jaisten diren bitartean.