Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Epe laburrak eta eskakizun handiak Schaumburg Klinikan, Alemanian

2017/09/13
CC-4 enkofratuarekin, 6 hilabete pasatutxoan hormigoitu dira in situ 30.000 m³.

Behe Saxonian,  Schaumburg klinika eraiki da diseinuaren kalitatean eskakizun handiak beteta. Helburua, pazienteak etxean bezala, ondo artatuta eta lagunduta  sentitzea.

Klinika hiru unitate karraturekin diseinatu da, eta unitate bakoitza lau solairurekin.  Sotoa, beheko solairuak eta lehen solairuak arlo funtzional guztiak hartzeko sortu dira. Eta bigarren eta hirugarren solairuak, berriz, oheak hartzeko.

Giro atsegina eta erosoa sortzeko, eraikinak patio argitsuekin eta kolore atseginen konbinazioekin eraiki dira.

Obra guztia in situ hormigoituta egin da, oso denbora laburrean. Obrak hasi eta sei hilabete geroago, jada 22.499 m3 zeuden hormigoituta, guztira hormigoitu beharreko 30.000 m3-tatik

Diseinu aldetiko eskakizun handiak eta gauzatze epe laburra bete ahal izan dira CC-4 enkofratuaren erabilerari esker; izan ere, ohiko enkofratu horizontalaren aldean, hau hiru egunera kendu daiteke eta prest egon hurrengo eguneraketarako.

F-4 MAX zutabeen enkofratu artikulatuko ia 11 ekipo erabili dira arkitektoak ezarritako egutegi estua bete eta solairu bakoitzeko 115 pilare enkofratu ahal izateko.  

Alaka formako hormigoizko izkinak estankotasuna ziurtatzen duten listoi triangeluarrekin lortu dira. Sarrerako eskaileraren atzeko babesak,  1,5 kN /m2  karga gehigarriari eusteko diseinatu baita, lanak azkar egitea bermatu du eta, horrez gain, ahalik segurtasun neurri handienak betetzea ere bai.

Hormak ahalik eta kalitate handienez eta ahalik eta azkarren eraikitzeko ORMA enkofratua erabili da. Enkofratu modularra da eta baldintzarik zorrotzenetan ere oso erritmo azkarrean eraikitzea ahalbidetzen  du.