Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Enkofratzeko teknologia bi zubi bultzatutarako Polonian

2016/10/24
2020ra arte Polonian aurreikusi den azpiegitura planaren barruan, nabarmen handitu da zubi bultzatuen metodoaren bitartez egindako biaduktuen kopurua. ULMA lehena izan zen herrialde horretan sistema honekin zubi bat egiten, eta, bere esperientziagatik, une honetan enkofratu berezien diseinua eta horniketa egiten ari da metodo honekin bi zubi egiteko: S5 bideko MS-6 biaduktua eta S19 bideko E-1 zubia, Polonian.

Eraikitze metodo honekin, berez, taularen segmentuen parke finko bat fabrikatzen da, normalean estribuen aldean. Aurrez tenkatu eta gero, jada egin direnak habeetatik irristarazten dira mekanismo hidraulikoak erabiliz.  Metodo hau egokiena da lurraren orografia dela-eta ohiko apeo sistemak erabiltzerik ez dagoenean, hau da, zinbriak erabili ezin direnean. Zinbriak erabiltzea errentagarri ez denean ere oso egokia da metodo hau.    Era berean, egokia da zubiaren luzera oso handia denean edo zubiak bao handiak dituenean, bai eta taulen egiturak zuzenak direnean edo kurbatura erradioa konstantea denean ere.

E1 Zubia

S9 autobidearen Świlczatik (DK4) Rzeszów Południera (Kielanówka) arteko zatian, metodo hau erabili da 476 metroko luzera eta %0,8ko goranzko aldapa duen zubi zuzen bat eraikitzeko. Kaxa sekzioa duen Biaduktuaren superegiturak 11 metro baino gehiagoko zabalera du eta 3,5 metroko altuera. Eraikuntza 17 fasetan banatu da, hainbat luzeratako segmentuekin: 14 metroko luzera duen zati bat, 24na metroko 3 zati eta gainerakoak, 30na metrokoak. Egitura honen kasuan zilindro hidraulikoen sistema bat erabili da, superegitura habeen gainetik irristarazteko, 300na mm-ko ibiltarteetan.

ULMAk egitura osorako enkofratuak, zapatak, habeak eta estribuak diseinatu eta hornitu ditu, segmentuak fabrikatzeko parke finkoez eta lan osagarrietarako aldamioez gain.

Enkofratuaren diseinuan beharrezkoa izan da 30 metroko luzera duen parke finko bat, segmentuen fabrikaziorako. Enkofratzeko soluzioa MK sistemarekin planteatu da, ENKOFORM VMK ETA ENKOFORM HMK enkofratu eran. Sistema horrek aplikazio aukera zabala eskaintzen du, eta oso konfigurazio desberdinak egiten uzten du: Karga handiko egiturak ingeniaritza zibilerako zein egitura arinagoak eraikinetarako, beti oinarrizko osagai berberekin. ULMAk eskaini dituen enkofratzeko teknologiarekin eta sistema hidraulikoarekin ireki eta itxi ahal izan da segmentu osoaren enkofratua, baita kanpoko enkofratua, hondokoa eta hegaletakoa ere, dena ziklo bakarrean. 

Sistema horrekin kanpoko enkofratu egitura osoa, 30 metroko luzera duena,  dena batera jaitsi ahal izan da (hau da, 700 m2-ko enkofratua), eta hormigoitze posiziora itzultzea ere batera egin ahal izan da. Bien bitartean, barrualdeko enkofratu unitateak atzera eramaten ziren ondoren berriro jartzeko. Mekanismo hidrauliko honek azkartu egin du muntaketa lana eta proiektua errentagarriago egin du.

Goiko lauza eraikitzeko, HMK enkofratua erabili da, VR orgen gainean. Horrela, 30 metroko enkofratuaren lekualdaketa lan erraza izan da. ULMAk eskainitako soluzioarekin 30 metroko taula egin ahal izan da soilik 7 egunetan.

MK sistemarekin egitura mota guztiak egin dira.  ENKOFORM VMK habeen enkofratuarekin 12 metroko altuera duten habeak egin dira. Habeak egiteko eta zubia bultzatzeko prozesuak seguruak izan dira, lan plataformak eta obrara iristeko BRIO sistemak erabili baitira.

S5 errepideko MS-6 biaduktua

S19 zubia eraikitzeko lanetan ULMA teknologiak izan duen arrakasta dela eta, MS-6 biaduktuaren Korzeńsketik Widawa Wroclaw batasunera arteko bi erreiak egiteko ere sistema bera erabili da, eta errei horiek 746 m-ko luzera dute.

Kaxa sekzioko zubiak 2,6 km-ko kurbatura erradioa dauka, peralte konstantearekin eta luzetako malda aldakorrarekin. Segmentuak 29 fasetan eraiki dira: Lehen bi zatiak eta azken biak 17 metroko luzerakoak ziren gutxi gorabehera, eta gainerako 25 segmentuak 27 metro ingurukoak. Horretarako, 30 metroko parke finko bat muntatu zen. Kasu honetan, segmentuak zilindro hidraulikoen bitartez mugitu dira, egitura altxatzea eta 250na mm-ko ibiltarteak eginez aurrera egitea ahalbidetu baitute.

Taularen egiturarako erabilitako enkofratu teknologia E1 zubian erabilitakoa bera izan da.

Kontuan izanik leku gutxi zegoela, taularen lauza egiteko, ULMAk enkofratu mugikor bat diseinatu du. Enkofratu mugikor hori MK, COMAIN eta E tenkagailuez osatuta zegoen eta kontsolen gainean jarrita (horma pikoetan). Kontsola hauen eginkizuna izan da lauzari eustea orga mugitzen ari zen bitartean. Enkofratu multzoa enkofratze eta desenkofratze posizioan kokatu da aldi bakar batean, errodadura sistemaren bitartez mugituz.