Ekonomia zirkularra, ULMAren jasangarritasun estrategiaren ardatz nagusietako bat
Ekonomia zirkularra, Ellen MacArthur Fundazioaren definizioaren arabera, “irtenbide sistemikoen esparru bat da, erronka globalei aurre egiten diena, hala nola klima aldaketari, biodibertsitatearen galerari, hondakinei eta kutsadurari”.
Ekonomia linealarekin alderatuta, hiru printzipio ditu oinarri: hondakinak eta kutsadura desagerraraztea, produktuak eta materialak zirkulatzea eta natura birsortzea. 1989an Pearceyk eta Turnerrek terminoa lehen aldiz aipatu zutenetik, kontzeptu hori etengabe hazi da, eta jasangarritasunaren arloko estrategia politiko eta enpresarial nagusien parte izatera iritsi da. Lehen hiru Retatik, gaztelaniaz -Reutilizar, Reparar, Reciclar- (Berrerabili, Konpondu, Birziklatu), kontzeptuak bilakaera izan du ekoizpen eta kontsumo prozesuen fase guztiak integratzeko, eta orain bederatzi R ere ditu: reutilizar, reparar, restaurar, remanufacturar, reducir, re-proponer, reciclar y recuperar (birpentsatu, berrerabili, konpondu, zaharberritu, birmanufakturatu, murriztu, birproposatu, birziklatu eta berreskuratu).
ULMAn urteak daramatzagu ekonomia zirkularraren ereduan oinarrituta lanean. Gure jardueraren zatirik handiena aldamio, zinbria eta enkofratuen alokairuan oinarritzen da, izan ere, produktu horiei bizitza erabilgarria luzatzeko eta ahalik eta denbora gehien funtzionatzeko baldintza ezin hobeetan egon daitezen beharrezkoak dituzten mantentze lanak egiten dizkiegu.
Gure jardueraren zirkulartasunaz gain, lehengaien kontsumoa murriztea bilatzen dugu, ekonomia zirkularraren kontzeptuak diseinu fasean txertatuz, gure produktuak fabrikatzeko behar den lehengai kopurua murriztuz eta haien bizitza baliagarria luzatzea bilatuz.
Azkenik, ekonomia zirkularraren beste printzipio bati jarraituz, sortzen dugun hondakin kopurua minimizatzen saiatzen gara. Horrela, Zero Hondakin ziurtagiria daukagu, bai Oñatin dugun fabrikan, bai gure biltegi arautzaile nagusian, Ajofrinen, Toledon. Ziurtagiri horrek ziurtatzen du sortutako hondakinen %90 gutxienez balorizatzen dugula. Gure kasuan, hondakinen balorizazioaren kopuru hori %92ra igotzen da fabrikan eta %97ra Toledoko biltegian.
Horrela, ekonomia zirkularraren eredua gure jardueran modu transbertsalean aplikatzen saiatzen gara, gure jasangarritasun estrategiaren ardatz nagusietako bat izanik. Baliabideak agortuko ez dituen eta ingurumena eta pertsonak errespetatzen dituen garapen ekonomikoa bultzatzeko asmoz egunetik egunera indarra hartzen ari den eraldaketarekin bat egiten dugu.
Urtero egiten den Ekonomia Zirkularraren Munduko Foroaren moduko ekimen globalek ekonomia zirkularraren garapena sustatzen dute sektore guztietan, eta ezagutza eta interes desberdinak dituzten aktoreak batzen dituzte, hala nola akademia, industria, agintari publikoak eta gizarte zibila.