Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

CVS, bangoardiako teknologia zubietan

2015/05/20
MK sistema duten aplikazioak aurrera egiten gelditu gabe

CVS orgak, MK familiakoak, bezeroen itxaropenak asetzen ari dira, horiek “mugimenduan” jartzen diren merkatu guzti-guztietan. Zubiak egiteko CVS orgek duten ahalmen teknologia agerian geratu da hainbat herrialdetan, eta  Brasil, Kolonbia, Kanada eta Txekia herri horien adibide bat baino ez dira.

Orga egitura mugikorra da, eta sistema hidrauliko bat dauka, zubi baten taula  jarraikako dobelen bidez eraiki ahal izateko, lekuan bertan.

Sistema modularra denez, sekzio mota bat baino gehiagotara eta izkina aldakorreko tauletara egokitu daiteke.

Soluzio osoa eta errentagarritasun handia

Soluzio malgua da eta errendimendu handikoa da CVS orga, zoruan  zurkaiztea konplexua denean, bai eta zulo handiak gainditu behar direnean ere. Euste ahalmen handiarekin diseinatuta dago, baina horrek ez du eraginik bere malgutasunean, eta sekzio desberdinetara egokitu daiteke berdin-berdin.

Bai salmentan bai alokairuan, behin desmuntatuta berriro erabili daiteke beste edozein proiektutan eta MK sistemak eskaintzen duen beste edozein aplikaziotan.

MK sistemaren kontzeptu modularrean oinarrituta, CVS orga egokitu egiten da dobelaren geometria desberdinetara. Barne eta kanpo enkofratuak elkarrekiko independenteak dira, eta horri esker lan zikloa laburragoa da. Elementu estandar eta berrerabilgarriz osatuta dagoenez eta pieza gutxiago duenez, ekipamenduaren kostuak zein pisuak txikiagoak dira, neurrira egindako beste orga batzuekin alderatuta.