Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Caleido, beste etxe orratz bat Madrilen skylinen

2020/07/21
Caleido izango da Madrilen skyleko bosgarren etxe orratza edo Hiriburuko Cuatro Torres Business Area finantza eremuko “Bosgarren Dorrea”.

181 metroko izanik, altuera ez da bere ezaugarri berezia izango; bai, ordea, bere zabalera, 16 metrokoa, multzo osoko estilizatuena izango baita. Eraikina ospitale pribatu bat eta merkataritza gune bat ez ezik lehenengo unibertsitate campus bertikaletako bat hartuko du bere baitan, igogailuekin eta kale itxurako eskailerekin. T alderantzikatuaren forman diseinatu da, bere garaian, 2008an, Madrileko Biltzar Gune Internazionalerako egin zen hormigoizko egitura aprobetxatuta. Guneari esker 20 metroko altuerako desnibela saihesten da, eta zokalo moduan funtzionatuko du,  36 solairuko dorrea bere gainean bermatuko baita.

Tamaina honetako proiektu batean, dorrean 50.000 m² baino gehiagoko azalerarekin eta sestra azpian 7 sotorekin, hau da, beste  150.000 m², gehiagorekin, 79.365 m³  horigoi eta 9.427.217 Kg altzairu erabili dira  eraikuntzarako.

Caleido gunerako, iraunkortasunean erreferentea eta urrezko LEED ziurtagiria eskuratzeko hautagaia baita, ULMAk, enkofratu eta aldamio sitemak hornitzeaz gain, ingeniaritzako soluzioak, muntaketa zerbitzua, ikuskapena eta obrako preskuntza ere eskainiko ditu.

“Dorrea egitean datza proiektu honen konplexutasuna. Enkofratu autoigokariak soluzioa eman digu. ULMAren esperientzian oinarrituta, proiektuaren garapenean haren eskutik joan gara. Ingeniaritzako eta muntaketakoak soluzioak zein muntaketaren ikuspenekoak eman dizkigute”, esan du  Juan Carlos Yánez Agrak, OHL Construccióneko Proiektuko buruak.

ULMA Katalogoarekin sestra azpiko egiturako zein dorreko aplikazio guztietarako soluzioa eduki dugu, lauzetan eta nukleoetan sekzio-aldaketa etengabeak izan dituen eraikin batean.

DORREA:

SOTOAK:

Eraikinaren altuera dela-eta, beti ez da posible garabia erabiltzea, horiek erabiltzeko eskakizunak zorrotzak direlako. Kasu honetan, ATR sistema autoigokariak eta HWS babes perimetraiak dira produktibitaten aldetik bereizgarriak, obra gauzatzeko erritmo handiak ahalbidetzen dutelako eta leku seguruak sortzen dituztelako eraikuntza prozesu osoan eta lan maila guztietan. Soluzio biak erabat malguak dira MK sistemaren elementu estandarrak erabiltzen dituztelako.

Dorrearen eskeletoa, 0 solairutik 35. Solairura, 1.000na  m²-ko bi gunek osatzen dute, bakoitzak bost baorekin, erdiko lauza baten bidez lotuak. ATR sistema autoigokariarekin eta V-100 habeen enkofratuarekin hormigoizko guneak gauzatu dira, asteko ziklotan eta garabirik erabili beharrik gabe, multzoa hidraulikoki igo baita.

Altuerako lanetan, langileen segurtasuna funtsezkoa da. HWS babes perimetralarekin egiten ari zen lauza eta beheragoko bi maila ere inguratu dira. Sistemaren malgutasunari esker, materila pilatzeko plataformak eta obrak ibiltzea errazteko plataforma osagarriak sortu ahal izan dira. Nukleoak eta lauzak aldi berean gauzatu dira.