Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bulego eraikin berria Eschbornen, Alemanian

2017/01/25
Eschborn industri eta enpresa parkea nazioarteko konpainia garrantzitsuen eta erakunde ofizialen egoitza da. Zonaldearen garapen ekonomikoagatik, hegoaldean bulegoen bi eraikin egiten ari dira. Horietako bat da 'Bauteile Management Circle und Zühlk' izenekoa, 10.000 m² baino gehiago dituena, eta 200 ibilgailutarako aparkaleku bat duena.

Enkofratu eta aldamioen katalogo zabal batekin, ULMAk soluziorik egokiena eta errentagarriena eskaini du proiektuaren aplikazio bakoitzerako: VR Mahaia enkofratu modularra, CC-4 aluminiozko lauzako enkofratua, ORMA enkofratu modularra eta F-4 MAX zutabeen enfokratua, den-denak baitira ertz kurbatuak eta S formako galeriak egiteko beharrezkoak.

ORMA enkofratu modularra eraikinaren hormetan erabili da, bai eta aparkalekuan ere, non enkofratua aurpegi bakarrerako UCAB zertxekin egin den. F4 MAX enkofratu artikulatuarekin lortu da zutabeen akaberaren kalitatea.  Gainera, sistema tolesgarria denez, garraioa erraza izan da.

Lauzak CC-4 aluminiozko sistemarekin egin dira, eta sistemaren erortze-buruari esker hormigonatze zikloak murriztu ahal izan dira, bai eta materiala azkar errekuperatu ere. Gainera, ULMAk 2x4 m-ko VR Mahaia jarri du eraikinaren perimetora estaltzeko eta, horrela, lan plataformak edukitzeko eta lauzaren izkinan muntaketa lanak egitea ekiditeko. Kasu honetan, planifikazioa funtsezkoa da; hori eginda, mahaiak ezin hobeto sartuko dira diseinatutako saretan. 

Proiektu honetan, beste guztietan bezala, segurtasunak zeregin garrantzitsua eduki du. Bi solairuko sarrera gunea izan da arreta berezia egin zaien lekuetako bat. 8 metroko garaieran lana egiteko, T-60 zinbriak diseinatu dira tarteko maila batekin, lan plataforma gisa erabiltzeko.