Blockbuster Mall Ukrainiako merkataritza eta aisialdi gunerik handiena bihurtu da
Merkataritza gune horretara doazenek gastronomiako, modako eta entretenimendurako askotariko eskaintzak aurkituko dituzte. Zentzu horretan, bere inaugurazioa baino lehen, Blockbuster merkataritza guneak International European Property Awards sari ezaguna eskuratu zuen, Ukrainiarako Garapen Txikizkaririk Hoberenaren kategorian, nazioartean aitortutako bikaintasunagatik.
ULMAk Ukrainian duen filialaren esku egon da eraikuntza lanaren prozesu osoaren kontrola, eta berak eman du proiektua garatu den bitartean behar izan den laguntza tekniko profesionala.
Merkataritza gunearen egitura bertikalak egiteko aukeratu den soluzioa izan da ORMA enkofratu modularraren sistema eta CLR habe zirkularren enkrofatuaren arteko konbinazioa. Hormak eta zutabeak enkofratzeko ORMA sistemak errendimendu handia eskaini du proiektu honetan; izan ere, profiletan indartuta dauden alboko zuloei esker egokikortasuna handia izan da eta itxituren, izkinen eta zutabe txertatuen irtenbide desberdinak egin ahal izan dira. Sekzio zirkularra duten zutabeak hormigoitzeko, zutabe zirkularrak enkofratzeko CLR sistema izan da aukerarik hoberena, ORMA enkofratuarekin batera erabiliz akabera bikainak egin ahal izan baitira, honelako eraikuntza proiektuetan beharrezkoa den moduan.
Merkataritza gune berriak diseinu modernoa edukiko du, igogailu, eskailera mekaniko eta pasabide mugikorrekin, bisitariak goiko solairuetara errazago iritsi ahal izateko. ENKOFLEX egurrezko habeen enkofratua izan da lauzak egiteko aukerarik hoberena. Enkofratua erraz eta sinple muntatzen da eta, habe independente dituenez, lauzen geometria desberdinetara erraz moldatzen da eta ageriko hormigoizko akabera bikainak eskaintzen ditu.
Egitura horizontalak zurkaizteko sistema gisa, ULMAk T-60 markodun zinbria jarri zuen. Izan ere, eskoratze sistema hori egokiena da lehen eta bigarren bilbeko habeek eratutako enkofratuen kargei eusteko, eta horietako bat da ENKOFLEX lauzen enkofraturako sistema.
Eraikuntza proiektuan inplikatutako agente guztiek elkarlanean ondo aritzeak, ULMAko profesional trebatuek ikuskapenak in situ egiteak eta teknikari taldearen gomendio guztiak betetzeak ahalbidetu dute sistemak berriro erabili ahal izatea eta, ondorioz, materialetan, kostuetan eta denboran aurreztea. Hitz batean, ahalik eta errentagarritasun eta segurtasun handiena ekarri dio bezeroari.