Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Beste tunel bat aire zabalean ULMArekin

2022/10/25
S3 autobidea eraikitzeko proiektuaren barruan, 320 bat m luze izango duen errepideko tunela (TS-32) sartzen da, Legnika-Lubawka errepide zatian, Gostkowetik gertu (Polonia). Egiturak bi galeria ditu, eta aire zabaleko tunelak eraikitzeko metodoarekin egin da. Galeria bakoitzak 3,5 m-ko zabalerako bi errei izango ditu, baita larrialdietarako 2,5 m-ko zabalerako bide bat ere.

Zimenduak ORMA enkofratu modularrarekin egin dira, eta piñoietan, berriz, SMK zertxen eta ENKOFORM HMK enkofratuaren konbinazio bat erabili da, hormen geometriara erraz egokitu baitaitezke. Multzo horiek 4,3 m luze dira, eta kokaguneetara eraman dira errail sistema baten bidez, garabirik erabili beharrik gabe, 12,5 m-ko tarteetan.

Ganga aire zabaleko tuneletarako MK enkofratze orgarekin egin da. Hura diseinatzean, kontuan hartu da tunelaren geometriara egokitzeko gaitasuna eta zimenduen gainean translazioa egiteko aukera. Horrekin, errodadura erreietarako zimenduak jartzeko sistema gehigarri bat ezartzearekin lotutako gainkostuak saihestu dira. Gainera, obran bertan makineriarik ez erabiltzeko, enkofratze orgaren zati bat aurrez muntatu da ULMAren instalazioetan. 

Orgaren elementu nagusiak obran bertan aurrez muntatu ziren, behin betiko muntatu aurretik, eta faseetan. ULMAko teknikariak obran izan ziren une oro, antzeko egituretan esperientzia baitute eta sistema hidraulikoei buruzko ezagutza zabalak baitituzte. Sekzio bakoitza hormigoitu ondoren, orga hurrengo kokagunera erraz eraman da, enkofratze eta desenkofratze, jaitsiera, nibelatze eta sistemaren aurreratze lanak errazten dituen multzo hidrauliko bat baitu.

Proiektuaren datuak: 

  • Galeriaren zabalera: 13,42 m.
  • Altuera: 7,88 m.
  • Luzera: 320 m.
  • Orgaren luzera: 13 m
  • Hormigonatze kopurua: 27
  • Hormigonatze neurria: 12,5 m

Gozatu proiektuaren irudi ikusgarriez, bideo honetan