Azken belaunaldiko etxebizitzak Txilen
Araudi honen arabera eraiki du Maestra eraikuntza enpresak Poeta Pedro Prado kondominioa, Santiago hiriburuaren erdialdetik hurbil dagoen bizitegi auzo batean. Bi dorreek 27na solairu dituzte, eta solairu bakoitzak 2.400 m², eta horrez gain 3.000 m²-ko aparkaleku bat daukate. Eraikitzeko, efizientzia energetikoa egiaztatuta duen teknologia erabili da, eta horrek isolamendu akustiko eta termikoko indize handiak eman dizkio eraikuntzari. Proiektuan parte hartu duten enpresa guztiek ISO 9001 arauaren araberako kalitatea egiaztagiria dute eraikuntzan.
ULMAk zerbitzu pertsonalizatua eman du proiektuaren hasieratik, eta soluziorik egokienak eskaini ditu teknologiari dagokionez eta entrega epeei dagokienez, bai eta alokatutako ekipoen berrerabilpenari eta errotazioari dagokienez ere.
ORMA sistemarekin agerian geratu da sistema hori hormak eraikitzeko erabiltzeak dakarren aurrezpena. Dorre bakoitzak 1.490 m² ditu aurpegi biko hormetan, eta horma horien %65 ORMA enkofratuarekin egin da, ohiko goratze kontsolekin konbinatuta, horma itsuei irtenbide bat emateko. Ekipoen errotazioa detailerik txikieneraino planifikatu da, errendimendurik handiena lortzeko. Ildo horretan, SP-30 eskorak erabili dira 2.52 m-ko lauza altueretan, eta horrela 525 eskora gutxiago erabili behar izan dira.
BTM sistemarekin etxebizitzen solairuak zein aparkalekuarenak estali dira, manipulatzen erraza delako eta edozein geometriatara egokitu daitekeelako; Habeak, berriz, NEVI enkofratuarekin egin dira.