Atlantic Station erabilera anitzeko gune berria, AEB
Epeak hain garrantzitsuak diren proiektu mota hauetan, beharrezkoak dira hormigoiztatze ziklo bizkorrak ahalbidetzen dituzten enkonfratzeak. FORMADECK enkofratu berriak behar adinako errendimendua eta kalitatea eskaintzen ditu, bere osagaiak azkar berreskuratzeko aukera ematen baitu (luzetarakoa, zeharkako zentrala eta eskantzua), eta horrela, hurrengo ezarpenera lekualdatzea ahalbidetu.
Produktibitatea ez dago segurtasun maila altuekin lehian. FORMADECK-ekin lan erritmoa hazi egin da, sistema hau lurretik instalatu daitekeelako dauzkan aluminiozko elementu oso arinei esker.
Ikaragarrizko neurrietan diseinaturik, 2,4 x 2,4 m-ko erretikulak egiteko aukera ematen du puntal kopuru gutxiagorekin. Ondorioz, muntaketa erraztu eta lan eremua handitu egiten da.
ULMAk 5.500 m2 –tik gorako enkofratu sistemez hornitu du dorreetako bat eta aparkalekua. Horietako batzuk dira horma eta zutabeetarako MEGALITE enkofratu arinak bezalako produktuak, igogailu eta eskailera hutsuneak egiteko KSP plataformak edo enkofratua eusteko sistemak behar dituzten espazio txikiak.
ULMAk entrega eta hornidurarako plana sortu du, ezarritako epeen arabera. Gainera, bezeroarekiko komunikazioa etengabea izan da. Proiektuan zehar egin diren material doikuntza eta egokitzapenak bezeroaren eta ULMAko ingeniaritza eta logistika arloen artean adostutakoak izan dira.