Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

14 mila m² aldamio Rivera de Huesnaren ibarraren gaineko zubia konpontzeko

2023/10/27
ULMAk aldamio soluzioak eskaini ditu Rivera de Huesnaren ibarraren gaineko zubia eraberritzeko, Villanueva del Rio y Minas udalerrian. Zubitik Meridatik Los Rosaleserako trenbidea doa.

Proiektuaren zeregin nagusia izan da Rivera del Huesnaren ibarraren gaineko zubia konpontzea. Bertakoek “Burdinazko zubia” deitzen diote, antzina zubi osoa, estriboak eta zubi brankak izan ezik, sareta itxurako egitura metaliko batez osatuta zegoelako. Geroago, gaur egun zubiak dituen hormigoizko  arkuak egin ziren. Zubiak erdi-puntuko 5 arku ganga ditu, 4 pilastrako 2 arku ganga eta 6 pilastrako arku ganga, 222 metroko luzera duen taulaz gain. 

2010ean erabaki zen egituran hainbat lan egin behar zirela, hainbat arrazoirengatik. Arazo nagusia zen drainatze sistema eskasa zuela eta horrek egituraren iraunkortasunari eragiten ziola. Arazoa konpontzeko, konponketa proiektua planifikatu zen, zubi osoa birgaitzea aurreikusita (estriboak, zubi brankak eta arku nagusiak). 

Horrela, zubia zaharberritzeko proiektuan egindako ekintza batzuen artean, taula iragazgaiztu da eta drainatze sistema egokia txertatu da. Horretarako, beharrezkoa izan da trenbidea desegitea eta ondoren berriz jartzea. 

Hain zuzen ere, hori izan da proiektua gauzatzeko erronketako bat. Beste erronka bat izan da zubiaren estribo batetik besterainoko aldamio guztiak muntatzea, konpondu beharreko paramentu guztietara iritsi ahal izateko. 

Proiektuak soluzio tekniko egokia behar zuen, eta material asko eta orografiara egokitzea, eta bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko, azterketa teknikoa 3D teknologiarekin egin da Reviten. “3D teknologiarekin, errealitatetik hurbilago dagoen azterketa egiten da eta muntaketaren aurreikuspena zehaztasun handiagoz egin daiteke”, zehaztu du Sebastian Salvatierrak, ULMAko Muntaketen arduradun koordinatzaileak.

Lurzoruaren orografia eta ibaia handik igarotzen dela kontuan hartuta, euskarriak behar izan dira maila desberdinetan. Horregatik, aldamioa pilareen oinarrian jarri da, maila desberdinetara eta estriboetara iristea bermatzeko. Aldamioaren euskarriak zubi branketatik ahalik eta hurbilen egin behar izan dira, zubi branken zapatak aprobetxatuz, eremu sendo bat izateko, handik lanei ekiteko eta zubiaren azpitik doazen Rivera del Huesna ibaiaren eta Tamohoso errekaren korrontea oztopoa izan ez zedin.

Konponketa proiektu honetan ere hegaleko soluzioak erabili dira, arkuetara eta taularen alboetara lotuta zintzilik, eta sostenguko habe eramaileekin eta torloju orientagarriekin erdiko 3 arkuen goiko aldean bermatuta.

Egituraren lokailuek funtzio erabakigarria betetzen dute hartutako soluzioan. Tipologia desberdinekoak izan dira konpondu beharreko elementu estrukturalen arabera.

Gainera, aldamio egitura auto egonkorra muntatu da arkuetako baten azpitik zubia gurutzatzen duen linea elektriko bat babesteko. Horretarako, 1.300 m³ BRIO aldamio erabili dira, elkarren artean 8 m-ko distantzia duten eta goiko aldean habeekin lotuta eta plataformez estalita dauden bi zati paralelorekin. 

Eskakizun handiko proiektua izan da, hamalau mila metro koadro baino gehiago material eta soluzio bat baino gehiago behar zirelako. “Erabaki genuen ULMA zela material hori eman ahal izango ligukeen enpresetako bat. Merkatuan hori egiteko moduan dauden enpresa gutxietako bat da, bai bolumenagatik, bai muntaketa zerbitzuagatik”, esan du Mar Basterrek, LICeko Ekoizpeneko buruak. 

ULMAk eskainitako soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu proiektuaren bideo hau, bertan eskaintzen dira-eta proiektuaren xehetasun guztiak.